Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

85 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045950, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Leku kopurua

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 85 dira.

Sarrera

a) Master honetan sartu ahal izango dira –inolako prestakuntza osagarririk gabe– aurrez hurrengo ikasketak egin dituzten ikasleak, baldin eta Espainiako unibertsitateko titulurik badute egiaztatzen duena Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jardun dezaketela (CIN/351/2009 Ministro Agindua).

b) Halaber, masterrerako sarrera ahalbidetuko da, interesdunaren tituluak egiaztatzen badu oinarrizko prestakuntzaren modulua eta adarraren modulu komuna egin dituela, baita teknologia espezifikoaren modulu oso bat egin ez badu ere, baina bai graduko tituluko modulu baten blokeen multzoan eskaintzen diren kredituetatik 48 kreditu, zeinak Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko prestatzen duen, Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko unibertsitate titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak ezartzen dituen CIN/351/2009 Ministro Aginduaren arabera.

c) Gainera, kontuan hartuko da Industria Ingeniaritza Teknikoko eta Industria Ingeniaritzako Zuzendarien Konferentziek erabakitakoa. ANECAri bidalitako akordio horren agiriaren 2. atalean esaten denez, Industria Ingeniaritzak (graduko eta masterreko ikasketak) honako hauek izan behar ditu:

  • Gutxienez 180 ECTS komun, oinarrizko prestakuntzako derrigorrezko ikasgaien graduaren eta masterraren artean, industria eta teknologia espezifikoen adarrerako komunak eta derrigorrezkoak, CIN/351/2009 MAren arabera. Teknologia espezifikoen ikasgaiak, gutxienez, aipatu MAn definitutako teknologi espezifikoen hiru multzo desberdinetakoak izango dira, bloke bakoitzeko gutxienez 6 krediturekin.
  • Gutxienez 24 ECTS, graduaren eta masterraren artean, matematiketako konpetentzia espezifikoak bermatzen dituzten derrigorrezko ikasgaietakoak izan behar dira (estatistika barne), eta gutxienez 12 ECTS fisikako konpetentzia espezifikoak bermatzen dituzten derrigorrezko ikasgaietakoak izan behar dira. Aipatu konpetentziak CIN/351/2009 MAren oinarrizko prestakuntzako moduluaren barruan daudenei dagozkie.
  • Gutxienez intentsifikazioko 24 ECTS graduaren eta masterraren artean.
  • Gutxienez 24 ECTS Gradu Amaierako Lana eta Master Amaierako Lana batuta.

d) Masterrera iritsi ahal izango dira atzerriko goi mailako titulu bat duten ikasleak, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko goi mailako hezkuntzako erakunde batek emandakoa, titulua eman duen herrialdean Masterreko ikasketak egiteko gaitasuna bermatzen duena. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko formazio osagarriarekin, atzerriko tituluak aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoekin duen parekagarritasunaren arabera.

e) Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpokoak diren hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik gabe, baldin eta Unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horiek Espainiako unibertsitate titulu ofizialei dagokien pareko prestakuntza maila dutela, eta titulua eman duen herrialdean graduatu ondoko ikasketak egiteko gaitasuna adierazten badute. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko formazio osagarriarekin, atzerriko tituluak aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoekin duen parekagarritasunaren arabera.

Onarpena

Ikasleak onartzeko bi irizpide hauek hartuko dira kontuan: ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko formazio egiaztatua) eta espediente akademikoa. 

Ikasleei ingeleseko B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartuak izan ahal izateko (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa), ikasleek behar besteko maila dutela bermatzeko, jarraipena eta ikasketa bermatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko. Eta gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.

Unibertsitatea baino gehiago gara