Ebaluazio programa eta txostenak
SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA
EEES esparruak eta espainiako arautegian sartu diren aldaketa berriek, honako hau ezartzen dute: unibertsitateek beraien jardueretan, ematen duten irakaskuntzarekin bat datozen helburuak betetzen direla bermatuko dutela, eta gainera beraien etengabeko hobekuntza bilatu.
Arrazoi honegatik, Mondragon Unibertsitateko, EPS-ko fakultateak, ANECA-ko AUDIT programaren printzipio eta ildoekin bat datorren Kalitateko barne garantia sistema propioa diseinatu du.
Goi Eskola Politenikoaren Kalitatearen Barne Bermerako Sistemarako esteka.
VERIFICA
Ikasketa plan ofizialen proposamenak ebaluatzeko programa da, Europako Goi Hezkuntza Esparruarekin bat eginda diseinatuta.
ANECAren aldeko txostena ezinbestekoa da tituluak izaera ofiziala izan dezan.
MODIFICA
Titulu ofizial baten egiaztapen memoriaren aldaketen proposamenerako programa bat da.
MONITOR
Unibertsitateen zerbitzurako programa bat da, titulu ofizialen jarraipena egiten laguntzeko, zuzen ezartzen direla eta emaitzak egokiak direla egiaztatzeko.
ACREDITA
Programaren helburua da titulu ofizialen balorazioa egitea. Bere xede nagusia da, alde batetik tituluaren emaitzak egokiak direla bermatzea eta bestetik, titulua zuzen ematen dela ikustea, egiaztapenaren hurrengo berrikuntzara arte.
AKREDITAZIO INSTITUZIONALA
AKREDITAZIO INSTITUZIONALAREN JARRAIPENA
ZIGILU INTERNAZIONALA
Programa honek hainbat diziplinatako tituluei aukera ematen die ospe ezaguneko "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortzeko, tituluaren egiaztapena berritzeko prozesuarekin batera.
Industria Ingeniaritza Masterrak "EUR-ACE®" zigilu internazionala lortu du 2019ko Apirilaren15etik 2025eko Apirilaren 15erarte
DUAL
Programa honen helburua da aurkeztutako Gradu eta Master titulazioen proposamenak ebaluatzea, "prestakuntza dualaren edo Unibertsitatea-Erakundea alternantziako prestakuntzaren" onarpena lortzeko.
Nazioartekotzearen Kalitate Zigilua
Programa honen helburua da aurkeztutako Graduko eta Masterreko titulazio-proposamenak ebaluatzea, nazioartekotzeari dagokion onespena lortzeko.
DOCENTIA
Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.
Irakurri Gehiago