Testigantzak

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

85 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045950, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Testigantzak

Aitor Perez Diez

  1. Industria Ingeniaritza masterra egitera Mondragon Unibertsitatera etorri zara, baina gradua beste unibertsitate batean egin zenuen, hezkuntza metodologia aldetik aldaketa handia nabaritu al duzu?

"Bai. Hain zuzen, metodologia dinamikoago eta inklusiboago bat bilatzen nuen aldaketarekin eta horixe aurkitu dut. Gelatan jende kopuru murriztu bat edukitzeak arlo honetan asko laguntzen duela iruditzen zait. Baita ere, irakasleak ikaslearen beharrengana gerturatzen du gela txikitan lan egiteak."

  1. Industria ingeniaritzako zein espezialitatetan zabiltza eta zergatik aukeratu zenuen?  

"Fabrikazio eta prozesuen espezialitatean nabil. Ingeniaritza mekanikoko gradua ikasi ondoren, nahiko argi neukan hori zela egin nahi nuen espezialitatea eta nahiz eta materialen masterraren inguruan informazioa bildu nuen, azkenean nire lehen aukera hartu nuen."

  1. Proiektuetan oinarritutako hezkuntza metodologia aplikatzen du Mondragon Unibertsitateak, zein proiektu praktiko garatu zenituen masterreko 1.mailan?

"Orain dela urte gutxi batzuk donek modan jarri ziren eta 1. mailako lehen seihilekoan unibertsitateak erositako dron batentzat konpositezko karkasa bat diseinatu genuen. Bigarren seihilekoan, ordea, elektrizitatea sortzeko turbina bat diseinatu, fabrikatu eta montatu genuen. Montatu ondoren, turbinak sortzen zuen energia hasieran kalkulatutakoaren antzekoa zela egiaztatzeko proba batzuk egin genituen."

  1. Master amaierako proiektua egiten ari zara Ideko enpresan, zertan datza proiektuak?

"Enpresetako tailerretan dauden makinek bibrazioak eragiten dituzte martxan daudenean. Zoru beraren gainean dauden bi makina batera martxan egonda, horien bibrazioek elkarren gan eragina izan dezakete euren funtzionamendua okertuz. Hori ekiditeko, Idekoren eskutik bibrazioak nola transmititzen diren aztertzeko proiektua eskaini zait. Proiektu honen bitartez arazoa bati teorikoki, bai elementu finituekin, baita esperimentalki aztertzeko aukera dugu. Azken helburua, makinek lurretik jaso ditzaketen bibrazio onargarriak zein diren bereizi eta honekin arau bat lantzea da."

Unibertsitatea baino gehiago gara