Sarrera eta onarpena
Sarrera eta Onarpena
Aukera izango dute Master honetan sartzeko, baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek (hemen jasota daude baldintza horiek guztiak: uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretua, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldarazten duena):
- Masterraren ikasketa ofizialetan sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, eta halaber onartuko dira Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko estatu kideren bateko goi hezkuntzako erakunderen batean lortutako tituluak ere, baldin eta master ikasketak egiteko ahalmena aitortzen badute.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza sistemetako tituludunek ere izango dute aukera masterrean sartzeko, tituluak homologatu beharrik gabe. Kasu horietan, Unibertsitateak egiaztatuko du haien prestakuntza maila baliokidea dela Espainiako unibertsitate titulu ofizialekiko eta titulu horiek graduondoko ikasketak egiteko ahalmena ematen dutela tituluak ematen dituzten herrialdeetan. Bide horretatik sartzeak ez dakar, inondik ere, titulua homologatzea, ezta aitortzea ere, ezpada masterreko ikasketak egiteko aukera lortzea.
Mondragon Unibertsitatearen onarpen sistemaren helburua zera da: ziurtatzea gure ikasleek badituztela maila akademiko eta konpetentzia pertsonal nahikoak ikasketa plangintza berritzaile eta zorrotz batean arazorik gabe jarduteko.
Onarpen Batzordeak erabakiko du zer hautagai onartuko diren.