Praktikak eta master bukaerako lana
Praktikak eta Master Bukaerako Lana
Praktikak (8 ECTS)
Praktikak nahitaezko modulu bezala eratzen dira; hain zuzen ere, berrikuntza-proiektu baten diseinu-, abiarazte- eta ebaluazio-eremua izango da testuinguru erreal batean. Proiektu hori oinarria izango da Master Bukaerako Lana egiteko.
Aurrez deskribatu ditugun Masterraren fase guztietan, badira praktikei loturiko uneak:
- Taldeak sortzea
- Garapena
- Errepikatzea eta abiaraztea
Modulu hauetan presentzialtasuna %80koa izango da, eta ez-presentzialtasuna %20koa.
Master Bukaerako Lana (10 ECTS)
Master Bukaerako Lana (TFM) masterraren prozesu guztian zehar garatzen da. Abiapuntua izeneko ziklotik, ikasleak definituak izango ditu bere ideiak gizarte- eta hezkuntza-aldaketarako eragile gisa. Proiektua zikloan, ikasleak eratuko du bere lantaldea, eta han zehaztuko ditu bere proiektuen lan-eremuak eta horien taldea. Ondoren, Garapena zikloan, ikasleak ikaskuntzarako bere ibilbidea zehaztu ahal izango du, eta, esperientzia, egonaldi eta bidaia berrien bidez, proiektua itxuratzen joango da.
Masterreko ikasgaien helburu nagusia da ikasleak trebatzea proiektu baten garapenean, betiere, abiapuntu hartuta hobetu beharreko egoera erreal/praktiko bat. Beraz, proiektua da masterraren ardatza, eta proiektu horren zerbitzura ulertu behar dira ikasgaiak. Hau da, proiektua ez da ikasleek soilik masterraren amaieran garatuko duten lan bat, baizik eta masterrak irauten duen denbora guztian zehar irekita dagoen prozesu bat da.
Beraz, proiektua izango da masterraren ardatza, eta irakasgaiak proiektu horren zerbitzura egongo dira. Izan ere, aipatutako proiektu hori ez da izango bakarrik masterraren amaieran egin beharreko lana, baizik eta master osoan zehar irekita egongo den prozesua.
Proiektuaren aurkezpena masterraren amaieran egingo da, gutxienez bi pertsonek osatutako epaimahai baten aurrean. Aurkezpena ebaluatuko da aurrez ezarritako eta ikaslearentzat ezagunak diren irizpideen arabera.