Ikas-irakas prozesua

Titulazio ofiziala

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen

Plazak

20

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Modalitatea

Online + Workshop presentzialak

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044047, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikas-irakas prozesua

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolaketa Mondragon Unibertsitatearen Mendeberri 2025 kasketa ereduko printzipioetan oinarritzen da:

  • Metodologia aktiboen inplementazioa
  • Diziplinartekotasuna
  • Konpetentzien garapenarekin bat datozen ebaluazio-sistemen diseinua
  • Ikaslearen rol protagonista
  • Ikaskuntza pertsonalizatua
  • Digitalizazioa

Ezagutu Mendeberri 2025 ikasketa eredua!

 

Esparru horretan, egoera profesional errealetako arazo, kasu, erronka eta proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-metodologiak planteatzen dira. Horretaz gainera, ikasleek beren konpetentzien garapenaz hausnartzea sustatzen da, eta irakasleek haien garapen profesional eta pertsonalaren jarraipena egiten dute.

ARAZOETAN OINARRITURIKO IKASKUNTZA

Ikasleek ezagutza sintetizatzen eta eraikitzen dute, era horretan arazoak berek jarritako baldintzen arabera konpontzeko. Horretarako, ikasgaiak irauten duen bitartean, rolak txandakatzen dira, eta irakasleak bilakaeraren gaineko tutoretza-lana egingo du, erraztailearen rola hartuz.

KASU PRAKTIKOAK EBAZTEA

Kasuak ebatziz, ikasleek praktikan jarriko dute jasotako ezagutza, baita metodologia zehatz baten gisara planteaturiko dilemei erantzunez izandako esperientzia ere. Horrez gain, ikasleak trebakuntza jasoko du arazoak ebazteko konpetentzien eta konpetentzia praktikoen garapenean, eta, horri esker, burua zabalduko zaio askotariko konponbideen eta berrikuntzaren aurrean.

PROIEKTUAK

Ikasleek praktikan jarriko dituzte jasotako ezagutza eta aurkitutako egiak; beren buruaz eta besteak ondoan izateko beharraz ikasiko dute; ezagutza sintetizatu eta eraikiko dute; sortuko dute. Hezkuntza-testuinguru batean hauteman edo irakasleek proposatutako egiazko arazo bati lotuta egituratzen da ikaskuntza-prozesua. Ikasleek, talde txikitan, arazoa aztertu eta proiektu bat egingo dute, arazoari erantzun bat emateko.

 

ERRONKAK

Erronketan Oinarrituriko Ikaskuntza mundu errealaren gaineko ikuspegi global bat eskatzen duen ikuspegi pedagogiko bat da. Ikaskuntza ikasleen egitearekin edo jardutearekin gurutzatzen da. Ikasleek hezkuntzari esanahi praktiko bat emateko duten interesa baliatzen da; horrez gain, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola lankidetzazko eta diziplinarteko lana, erabakiak hartzea, komunikazioa, arazoak konpontzea, etika eta lidergoa.

KLASE SINKRONOAK

Urrutiko ikaskuntzaren metodologiak Mondragon Unibertsitatearen Campus Birtuala erabiltzen du plataforma gisa. Ikasgai guztien eskola sinkronoak eskaintzen dira, hau da, ikasle eta irakasleak zuzenean konektatzen dira, ikasleek programan duten esperientzia eta integrazioa hobetzeko. Derrigorrezkoa da eskola sinkronoetara joatea, salbu ezinbesteko arrazoiren bat sortzen denean.

 

Master honetako ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatuko du.

Eredu pedagogikoaren heburuak

  • Bultzatzea ikaskuntza esanguratsua, aurreko esperientzietatik ateratako ikaskuntzekin eta lanbide errealitatearekin lotuta.
  • Areagotea ikaslearen erantzukizuna eta autonomia: ikaslea ikaskuntzaren ardatz gisa. Ikasleak berak markatuko du aukeratutako proiektuek bere ikaskuntzaren bidea.
  • CBultzatzea gaitasun teknikoen eta zeharkakoen jabekuntza: ikasleak garatu beharrekoa (parte-hartzea, berrikuntza, gizarte-eraldaketarako konpromisoa).
  • Ziurtatzea ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua.

Unibertsitatea baino gehiago gara