Helburuak eta konpetentziak

Titulazio ofiziala

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen

Plazak

20

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Modalitatea

Online + Workshop presentzialak

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044047, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Helburuak

"Master hau irakasle gisa prestatzeaz harago doa: prestatuko zara ikaskuntza errazteko eta ezagutza sortzeko eta bultzatzeko"

  • Masterraren helburu orokorra da hezkuntza-eraldaketako prozesuak bultzatzeko, kudeatzeko eta ikertzeko gai izango diren tituludunak prestatzea, proposamen berritzaileetatik ikaskuntzarako bide ematen duten askotariko prestakuntza-testuingurutan, lankidetzazko inguru profesionaletan eta sareak sortuz.

Begirada kritikoa

Hezkuntza-eraldaketa sustatzeko prestatuko zara, eta gizartearen eta hezkuntzaren ikuspegitik aldaketa/berrikuntza sortzeko eta kudeatzeko gaituko zara, guztion onerako eta gizarte-eraldaketarako.

Begirada orokorra

Prestatuko zara gai askotariko prestakuntza-testuinguruak identifikatzeko, ulertzeko eta horietan jarduteko, ikaskuntza errazteko lan eginez (testuinguru horietan eta horiei buruz).

Ikertuz ikasi

Ikasi eta ikertuko duzu prestakuntza-, errazte- eta aldaketa-prozesuei buruz, testuinguru desberdinetan, eta ezagutza pedagogiko berria eraikiko duzu beste profesional batzuekin taldean, ideia berriak sustatzea eta hartzea bultzatuz.

 

Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera

Premiazkoa da paradigma-aldaketa hezkuntzan. Ariketa teoriko bidezko edo gaien errepikapen bidezko prestakuntzan oinarritzen diren hezkuntza-ereduak gero eta gehiagotan dira zalantzan jarriak, are gehiago edukietarako mugagabeko sarbidea eskaintzen duen errealitate batean, kontuan izanik erakundeak ez direla jada ezagutza-iturri bakarrak, ezta nagusiak ere.

Edukiak errepikatzetik ezagutza sortzera

Erronkak onartzeko eta proiektuka lan egiteko gaitasuna landuko da bereziki. Gainera, prestatuko zara ikaskuntza erraztea sortzen da ingurune aldakorretara egokitzeko eta konponbideak emateko, besteak beste, hezkuntza-, enpresa- edo gizarte-esparruetako arazo konplexuei.

Erraztaileen tresnak

Ohitura sortzaileak hartuko dituzu, eta erraztaile gisa, aurre egin ahal izango diozu ikaskuntza ingurune zehatz eta erreal batera eramateko erronkari; horrek eragina izango du pertsonengan eta erakundeetan.

Konpetentziak

  1. Interpretatzea hezkuntza-berrikuntzaren eremuko ikerketa zientifikoetan jasotako datuak, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan zehar lortutako ezagutzak egiaztatuko eta adieraziko dituen lan original bat lantzeko, aurkezteko eta defendatzeko.
  2. Kritikoki gogoeta egitea ikaskuntza erraztera bideratutako berrikuntzaren eremuan gauzatutako jardunbide profesionalari eta proiektuei buruz, jardunbide hori hobetu ahal izateko eta berrikuntza-proiektuak sustatzeko.
  3. Berrikuntza-proiektuak planifikatzea, garatzea eta ebaluatzea, komunitatearekin eta kultura-testuinguru desberdinetako gizarte-eragileekin lankidetzan, berrikuntzan oinarrituriko kultura bat sustatzeko asmoz.
  4. Gogoeta partekatuan, elkarrizketan eta parte-hartzean oinarrituriko ereduak ezagutzea, erakundeetan berrikuntza- eta hobekuntza-prozesuak sortzeko eta bideratzeko.
  5. Motibatzea irakalegoa, eta berrikuntzaren aurrean duten jarrera sustatzea.
  6. Kritikoki aztertzea ikuspegi, aurrerapauso eta joera desberdinak, XXII. mendeko gizartean digitalizazioak duen eragin soziokultural eta hezigarriari buruz.
  7. Ikaskuntza-prozesuak erraztea, ikasle bakoitzari bere helburuak definitzen lagunduz, eta aipaturiko ikaskuntza horiek garatzeko erreminta eta testuinguru egokiak emanez.
  8. Sustatzea jokaerak bideratuko diztuztenak beste hezkuntza- eta komunitate-eragile eta/edo -erakundeekin sareak sortzea eta garatzea.
  9. Ezagutza ulerkor eta analitikoa erakustea, ikerketa kualitatibo eta kuantitatiboaren hipotesi epistemologiko eta metodologikoen ezagutzan, eta analitikoa erakustea, eta hori erabiltzen jakitea.
  10. Diseinatzea eta aplikatzea ikerketa-proiektuak hezkuntza-berrikuntzaren eremuan , testuinguruaren beharrei eta haren kalitatea hobetzeari erantzungo diotenak.

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrean sarrera profila

 

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren edukiak

  • 1. zikloa. Abiapuntua.
  • 2. zikloa. Proiektua.
  • 3. zikloa. Garapena (eduki tematikoak).
  • 4. zikloa. Iterazioa eta abiaraztea (inplementazioa).
  • 5. zikloa. Komunitatea.
  • Ziklo bakoietzeko workshop tematikoak.

 

Ikusi masterreko eduki guztiak

Masterraren irteera profesionalak

  • Berrikuntza-aholkularitza.
  • Ikaskuntza-esperientzien diseinua.
  • Kultura, hezkuntza eta gizarte berrikuntzako eragiletza.
  • Ikastetxeen kudeaketa.
  • Erakunde bateko aldaketa-prozesuen lidergoa.
  • Ikastetxeetako edo erakundeetako berrikuntza-ardura.

Lanerako aukerak

Unibertsitatea baino gehiago gara