Ikas-irakas prozesua
Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Erabiltzen den metodologia %100 online da, Moodle plataformaren bidez.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren irizpideen arabera gorpuztuko da. Honela laburbil ditzakegu horiek:
- Ikaskuntza esanguratsua sustatuko da, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzek izaniko loturaren bitartez.
- Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna bultzatuko dira.
- Taldean ikas dadin ahalbideratuko da.
- Teoria eta praktika profesionalen arteko lotura egingo da.
- Ikasgaien ikaskuntzak elkarrekin lotuko dira.
Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendu edota bideratutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
Ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua bultzatuko dugu. Metodologiak honako alderdiak bilduko ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.
ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatzen du.
Eredu pedagogikoa
- Practicuma eta proiektua, masterraren ardatz.
- Testuinguru errealetan irakatsi, kudeatu eta ikertuko duen profilerantz.
- Eraldaketarako prest dagoen profesional autonomoari begirako formakuntza.
Eleaniztasuna eta Kulturartekotasuna
- Kulturen eta hizkuntzen arteko konpetentzien garapena.
- Hizkuntza eta kulturaniztasunaren trataera.
- Jatorri atzerritarreko ikasleekin hezkuntza.
- Arrazakeriaren kontrako hezkuntza.
- Eskola eta gizarte inklusiboetarantz.
POPBL (Project Oriented Problem Based Learning)
- Ikaskuntza aktiboa eta kolaboratiboa.