Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Urtebete edo bi urte

Campusa

Online

Plazak

30 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1634833, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasketa plana

Masterra antolatuta dago bi bloke handitan:

  1. Blokea. Hezkuntza berrikuntzaren oinarri pedagogikoak.
  2. Blokea. Hezkuntza berrikuntzarako ikerketaren oinarri metodologikoak.

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterrean bi ezagutza multzo handi aurkituko dituzu. Ikasgaien lehen multzoa lotuta dago hezkuntza-berrikuntzaren oinarri pedagogikoekin. Oinarri horien helburua da gaitasuna lortzea hezkuntza-errealitatea posizio analitiko eta kritiko batetik behatzeko, geroago identifikatu ahal izateko beharrak edo erronkak izan ditzaketen hezkuntza-eragileen elementuak, irakatsi eta ikasteko prozesuak, metodologiak edo ezaugarriak. Horrela, identifikatu ahal izango dituzu zure intereseko ikerketaren funtsezko gaiak.

Ikasgaien bigarren blokeak hezkuntza berriztatzeko ikerketaren oinarri metodologikoak biltzen ditu. Eduki horiei esker, inkognitak, galderak edo hipotesiak termino akademikoetan formulatzen ikasiko duzu; jarritako helburuaren arabaera, ikerketaren diseinu egokienak aztertuko dituzu (kuantitatiboa, kualitatiboa eta mistoa), eta bertan inplikatutako faktoreak eta aldagaiak identifikatuko dituzu. Halaber, planteatutako galderei erantzuna eman ahal izateko, datuak zehatz-mehatz biltzen ikasiko duzu eta, gainera, landuko dituzu datuak aztertzeko beharrezkoak diren tresna teoriko eta informatikoak. Azkenik, arreta berezia jarriko duzu datu horien interpretazioan eta ikasketa eta hezkuntza esparruetako emaitzen ahoz zein idatzizko komunikatzeko gaitasunean.

Masterreko ikasgaiak


Laburdurak

  • D: Derrigorrezkoa
  • H: Hautazkoa
  • MBL: Master Bukaerako Lana

Kredituen banaketa

Derrigorrezkoa 44 ECTS
Master Bukaerako Lana 16 ECTS
KREDITUAK GUZTIRA 60 ECTS

  Moduloa Tipo ECTS
  I. Hezkuntza berrikuntzarako ikerketaren ekosistema
PDF 1.1 Hezkuntza berrikuntzarako ikertzailearen rola D 6
PDF 1.2 Aurrerapausuak, joerak eta erronkak hezkuntzaren berrikuntzan D 10
  II. Hezkuntza berrikuntzarako ikerketaren metodologia aurreratua
PDF 1.3 Berrikuspen bibliografikorako eta dokumentuen kudeaketarako metodo aurreratuak D 4
PDF 1.4 Hezkuntza berrikuntzarako ikerketa-diseinuak D 8
PDF 1.5 Datuak jasotzeko eta aztertzeko metodologia aurreratuak D 12
PDF 1.6 Hezkuntza berrikuntzarako ikerketaren inpaktu soziala eta akademikoa D 4
  III. Master Bukaerako Lana
PDF 1.7 Master Bukaerako Lana MBL 16

  

Master Bukaerako Lana

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra amaitzeko, Master Bukaerako Lana egingo duzu zure intereseko hezkuntza-berrikuntzako gai bati buruz.

 

Master Bukaerako Lana

 

Unibertsitatea baino gehiago gara