Helburuak eta konpetentziak
HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK
"Espezializa zaitez gastronomiaren arloan hezkuntza-testuinguruak sortuz eta eratuz"
Hezkuntza-prestakuntza ulertzeko moduaren paradigma aldatu da. Gaur egun, hezkuntza ezagutzaren transmisio gisa ulertzetik erraztaileek bultzaturiko hezkuntza-testuinguruak sortzera igaro gara. Gastronomia-hezkuntza ez dago aldaketa horietatik kanpo. Sarean eskaintzen dugun master honetan, ikaskuntza-ingurune esanguratsuak sortzeko prestakuntza jasoko duzu, gastronomia-prestakuntza ardatz gisa hartuta.
GASTRONOMIA- ETA HEZKUNTZA-TESTUINGURUA
Gastronomiaren sektorea eta hezkuntza-testuingurua ulertuko dituzu, baita hezkuntzaren eta gastronomiaren arloko joera berriak ere.
IKASKUNTZA-TESTUINGURUAK
Ikaskuntza-espazio eta -testuinguru formal eta informalak diseinatuko dituzu, baita teknologiaren bitartez sortutakoak ere, betiere berdintasunari, hezkuntza emozionalari eta balioei arreta berezia emanda.
ADITUAK
Hezkuntza-sektoreko profesional handiekin eta gastronomian espezializatutako irakasleekin ikasiko duzu.
SEKTORE ESTRATEGIKOA
Gastronomian espezializatutako irakaslea izango zara: sektore estrategiko honetan, behar-beharrezkoak ditugu kualifikazio altuko profesionalak.
IKERKETA-LANAK
Gai izango zara gastronomiako irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ikertzen dituzten proiektuak planifikatzeko eta garatzeko.
HEZKUNTZA-ERRONKAK
Gastronomiaren arloko benetako hezkuntza-erronkak izango dituzu aurrez aurre, metodologia eta teknologia berriei buruzkoak.
DOKTOREGO-PROGRAMA
Titulu ofizial bat lortuko duzu, eta, horrekin, aukera izango duzu ondoren doktorego-programa bat egiteko.
Gastronomiako Irakasleen Prestakuntza ikasteko kontuan hartu beharrekoak
Irakurri adierazpen hauek eta pentsatu ea identifikatuta sentitzen zaren:
- Gastronomiaren munduak liluratzen nau.
- Ongi moldatzen naiz zientzietan.
- Hezkuntza erakargarria zait.
- Gustatzen zait berrikuntzak egitea eta esperimentatzea.
- Uste dut digitalizazioak ikaskuntzaren zutabe bat izan behar duela.
- Interesatzen zait sukaldaritzaren mundua.
- Pertsona sortzailea naiz.
Zeure burua ikusten duzu adierazpen horietan?
Baliteke Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate-masterra izatea hobekien egokitzen zaizuna: proiekzio profesional handiko sektore baten ateak zabalduko dizkizu.
Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterrean sartzeko baldintzak
GASTRONOMIAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZAKO MASTERRAREN EDUKIAK
- Kultura gastronomikoa.
- Sukaldaritzako oinarrizko teknikak.
- Hezkuntza-testuingurua, joerak eta erronkak.
- Ikaskuntza-prozesua eta irakaslearen rola.
- Ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuen berrikuntza.
- Hezkuntza-proiektuen diseinua.
- Ikaskuntza-esperientzien diseinua.
- Ikaskuntza-esperientzia Basque Culinary Center-en (hautazkoa).
- Ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuak ekosistema digitaletan (hautazkoa).
- Sukaldaritzako hezkuntza-tresnak, -metodologiak eta -teknikak (hautazkoa).
- Aretogintzako, koktelgintzako eta sommeliergintzako hezkuntza-tresnak, -metodologiak eta -teknikak (hautazkoa).
- Gastronomiaren arloko ikerketa-tresnak, -metodologiak eta -teknikak (hautazkoa).
- Komunikazioa, lantaldeen kudeaketa eta gatazkak konpontzea (hautazkoa).
- Master Bukaerako Lana.
Masterraren lanerako aukerak
- Elikadurako, gastronomiako eta sukaldaritza-arteetako irakaskuntza eta ikerketa.
- Elikagai-enpresetako ekoizpen-sail teknikoa.
- Elikaduraren sektoreko ikerketa- edo teknologia-zentroak.