Praktikak eta Master Bukaerako Lana
PRAKTIKAK ETA MASTER BUKAERAKO LANA
"Jaso ezazu gastronomia-hezkuntzarekin loturiko esperientzia ikasten duzun bitartean"
Master bukaerako lana hezkuntza-erakundeetan zein gastronomia- eta elikadura-zientzien arloko erakundeetan egin ahalko duzu, bai estatu-mailakoetan, bai nazioartekoetan. Horri esker, esperientzia hartuko duzu, beste egoera batzuk ezagutuko dituzu, eta zurea bezalako profil batek beharrezkoak dituen konpetentziak eta gaitasunak garatuko dituzu.
POI EREDUA
Mondragon Unibertsitatean uste dugu praktika dela ikaskuntzaren arrakastaren giltza. Hori dela eta, Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako masterrean, benetako erronkak konponduz ikasiko duzu, Praktikan Oinarrituriko Ikaskuntzaren ereduari eta enpresek masterra egin bitartean proposatuko dizkizuten erronkei esker.
Hala, masterrean zehar, gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko ospe handiko enpresa eta pertsonek zenbait erronka proposatuko dizkizute, masterrean lortutako ezagutza eta konpetentzien bitartez erantzun diezaiezun. Erronka eta proiektu horiei erantzun bat emateko, ikertu, analizatu, esperimentatu, eztabaidatu eta, batez ere, ikasgelan ikasitakoa aplikatu beharko duzu.
Azken batean, ikaskuntza-eredu honi esker, esperientzia profesionala ere erdietsiko duzu masterra amaitzean.