Ostatua eta garraioa
Garraio publikoa unibertsitatera
- Mondragon Unibertsitateak ez du zerbitzu propiorik, baina garraio publikoko sare oso bat dago campusera hurbiltzeko.
Unibertsitatera iristeko autobusak eta trenak
Ostatua
Gurekin ikasi nahi baduzu, ostatua ez dadila arazo bat izan. Ikasketak egiten dituzun bitartean bizitzeko leku bat behar baduzu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu..
DEBAGOIENA
Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia Arrasaten
Ikasleentzako egoitza batean bizitzea esperientzia paregabea da, unibertsitateko urteei balio erantsia ematen dien zerbait. Jende asko ezagutuko duzu; egunerokoa partekatuko duzu beste gazte batzuekin, eta egoitzaren instalazioez eta han antolatzen diren jarduerez gozatuko duzu.
Bizi abentura bat egunero!
Ezagutu gure Ikastetxe Nagusia Arrasaten
Ikasleentzako pisu partekatuak
- Jar zaitez harremanetan Arrasateko Gertu higiezin-agentziarekin:
DONOSTIA
Donostian ostatu hartu nahi baduzu, hainbat aukera izango dituzu. Alde batetik, Numad Studios ikasleen egoitzan ostatu hartu ahal izango duzu, Basque Culinary Center-etik oso gertu, edo beste ostatu aukera handiago batzuetan. Aldiz, etxebizitza partekatu nahi baduzu, zure beharretara ondoen egokitzen dena aurkitzen ere lagunduko dizugu.
Unibertsitaterako garraio publikoa
- Mondragon Unibertsitateak ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusera hurbiltzeko garraio publikoko sare oso bat dago.
Unibertsitatera iristeko autobusak eta trenak
Numad Studios
Imajinatu gela bat ezkon-ohearekin, telebistarekin, altzari modernoekin, kitchenette eta komun pribatuarekin. Are gehiago. Imajinatu zure gelatik ateratzen zarenean zu bezalako beste hainbat lagunekin topo egin dezakezula. Dibertigarria dirudi, ezta? Ikasle-egoitza batean bizitzea esperientzia paregabea da bizitzan, eta beti gordeko dituzu oso oroitzapen onak.
Egoitzak 73 logela ditu, guztiak kanpokoak eta diseinu abangoardista eta funtzionala dutenak. Gainera, instalazio oso batzuk jartzen ditugu zure eskura, hala nola sukaldaritzako praktikak, ikasteko gelak edo bilerak egiteko sukalde-gune zabal bat, gimnasio bat eta lounge gune bat, non egoiliarrek hitz egin ahal izango duzuen edo, besterik gabe, atseden hartu.
Hasi zure abentura!
Beste ostatu aukera batzuk
Erlijio-egoitzak
Donostian dauden ikasle-egoitza gehienak erlijio-izaerakoak dira. Generoaren arabera bereizita daude, txikiak izan ohi dira eta sartzeko orduak dituzte. Gela bikoitzak eta banakoak dituzte, eta bainugela pribatua edo partekatua izan daiteke. Inskripzioa egin ondoren, elkarrizketa pertsonal bat egiten da familiekin.
Egoitza Laikoak
Egoitza laikoek ez dute generoaren araberako bereizketarik egiten, eta erlijio-izaerakoak baino handiagoak dira. Oro har, ez dute sartzeko ordurik.
Etxebizitzak
Donostiak ikasleentzako etxebizitza partekatu ugari ditu, eta komeni da ikustea konpromisoa hartu aurretik. Eremuaren, gelaren tamainaren eta beste xehetasun batzuen arabera, hileko kuota 250-350 € izan ohi da.
Informazioa eskatu ahal izango duzu honako hauetan:
- Basque Culinary Centerreko ikasleen bulegoa Basque Culinary Centerreko Ikasle bulegoak, jabeek helarazten dizkiguten alokairuko pisuei eta logelei buruzko informazioa birbidaliko dizue. Era berean, interesatuek baimena emanda, Bculinaryko beste ikasle batzuekin etxebizitza partekatzea bilatzen ari diren ikasleen arteko harremana bultzatuko dugu.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusa (UPV/EHU) Ikastarioa amaitu ondoren, Ibaetako Kanpuseko (Pº de Berio) fakultateetako iragarki-taulak etxebizitzak eta logelak alokatzeko iragarkiz betetzen dira.
- LOQUO: Atari honetan, etxebizitzak eta logelak alokatzeko iragarkiak bisita ditzakezue. Horrez gain, zuen iragarkia ere jar dezakezue.
Ikasleentzako logelen alokairu-agentziak:
- FLAT RENTING, S.L.
C/ San Martín, 15
Tel: 943 433 373
Logelak edo pisu osoak alokatzen dizkie ikasleei. Orokorrean, graduondoko atzerriko ikasleekin lan egiten du, baina ez du eragozpenik lehen mailako ikasleei ostatua emateko.