Lanerako aukerak
GASTRONOMIAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA: LANERAKO AUKERAK
"Gastronomia-hezkuntzaren arloko irakasle, teknikari edo ikertzaile gisa lan egingo duzu."
Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzan espezializatzen bazara, elikaduraren ikerketaren munduan lan egin ahalko duzu, baita gastronomiaren arloko irakasle gisa ere, ikasleen ikaskuntza-prozesuak gidatzeko.
Master hau eginez gero, honako lan-aukera hauek izango dituzu:
IRAKASLE
Gastronomiaren arloko irakasle profesional gisa lan egin ahalko duzu.
IKERKETA AKADEMIKOAREN ARDURADUN
Gastronomiaren eta elikaduraren arloko ikaskuntza-prozesuei buruz ikertuko duzu.
ELIKADURA-IKERKETAREN ARDURADUN
Produktu, zerbitzu, makina, elikagai eta zaporeei buruz ikertuko duzu, baita industriarako transferentziari buruz ere.
EKOIZPEN-DEPARTAMENTUA
Prozesuak gidatuko dituzu elikagai-enpresetako askotariko departamentuetan.
MATERIAL DIDAKTIKOEN DISEINATZAILE
Klaseetan erabiltzeko material didaktikoa diseinatu eta garatuko duzu.
HEZKUNTZA-PROIEKTU BERRITZAILEEN DISEINATZAILE ETA ERRAZTAILE
Hezkuntza-testuinguru esanguratsuak eta berritzaileak diseinatu eta erraztuko dituzu.
Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako masterrak elikadurarekin loturiko sektoreekin lan egiteko prestatuko zaitu:
Irakaskuntza
Elikagaiez, gastronomiaz eta sukaldaritza-arteez dituzun ezagutzak eta trebetasunak partekatuko dituzu.
ELIKADURAREN SEKTOREKO IKERKETA- EDO TEKNOLOGIA-ZENTROAK
Elikadurarekin, nutrizioarekin eta gastronomiarekin loturiko arloetan ikertuko duzu.
ELIKADURAKO PRODUKTU BERRIAK GARATZEKO DEPARTAMENTU TEKNIKOAK
Ikerketa-, diseinu- eta garapen-prozesuak gidatu, eta aplikazio berriak erantsiko dizkiezu elikadura-produktuei.
ELIKAGAIEN ETA SUKALDARITZAREN INDUSTRIAKO I+G+B DEPARTAMENTUAK
Elikagaien industrian ikertu eta berrikuntza landuko duzu, kalitaterik onena modu eraginkor batean eskaintzeko.
Master bukaerako lana
Masterra bukatzeko, ikerketa-proiektu bat egingo duzu: master bukaerako lana. Esperientzia horri esker, gastronomiaren profesional gisa dauzkazun lan-aukerak hobetuko dituzu.