Instalazioak eta baliabideak
INSTALAZIOAK ETA BALIABIDEAK
Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate-masterra Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean eta Donostiako Basque Culinary Center-en eskaintzen da.
Eskoriatzako campusa
Hezkuntza-eredu berriari erantzuteko, punta-puntako baliabideak ditugu Eskoriatzako campusean. 2020an berritu genuen campusa, bertan, bi eraikin izango dituzu eskura, bata historikoa, XVII. mendean eraikia, eta bestea, Dorleta eraikina, erabat berritua, hezkuntza eta ikaskuntza eredu berrietara egokitzeko. Eskoriatzako campusean gainera, kokatuta dago Hezkuntza Berrikuntzarako KoLaborategia.
Gelak, tailerrak eta egokitutako ekipamendua
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean espazio eta instalazio egokituak daude, baita ekipamendu teknologiko aurreratua ere, ikasleek ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko, ikertzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.
Hauek dira Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen campusean aurkituko dituzun baliabideetako batzuk:
Hezkuntza Berrikuntzarako KoLaborategia
Hezkuntza berrikuntzari buruzko ezagutza ikertzeko, esperimentatzeko eta partekatzeko prestatua.
Espazio zabalak
Sormena sustatzeko eta talde-lana errazteko diseinatuak.
Biblioteka
Zure prestakuntzarako ezinbestekoak diren argitalpen garrantzitsu eta interesgarrienekin.
Maker gunea
Punta-puntako teknologia du bertan proiektu eta lanak egin ahal izateko.
Psikomotrizitate gela
Haurraren garapen psikomotorraren gakoak ezagutzen ikasteko materialarekin.
Baliabide informatikoak
Azken belaunaldiko ordenagailuekin eta proiektu digitalak garatzeko gailu digitalekin.
Basque Culinary Center campusa
Basque Culinary Center, Gastronomia Zientzien Fakultatea, bost solairuko eraikin batean dago, Miramongo Parke Teknologikoan, Donostian.
Eraikin berritzailea, iradokitzailea eta ausarta, naturan eta ingurunean erabat integratua, eta sukaldaritzako praktika-gelak gaika, tailerrak, ikasteko espazioak, laborategia eta beste prestakuntza-gune batzuk aurkituko dituzu.
Jasangarritasunaren ikuspegitik, energia aurrezteko neurri aktibo eta pasiboak sartzen ditu, Energia Berriztagarriak erabiliz.. Gainera, urteron Gastronomia Iraunkorreko Jardunaldiak antolatzen ditugu, zaharberritze jasangarriaren onura ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak frogatzeko.
Fakultate bizia da, eta gastronomiaren zale sutsuak eta sukaldaritzako profesionalak ere bertan bizi dira; ekitaldiak, hitzaldi-zikloak eta mintegiak, kultura-ekitaldiak... antolatzen dira.
Hobekien hornitutako ikasgelak eta tailerrak
Fakultateak puntako instalazioak eskaintzen ditu, eta ikasleek sukaldaritzako praktika-tailer onenak, dastatze-gelak, zentzumen-analisietarako gelak, laborategiak, sukaldaritzari aplikatutako goi-mailako teknologia, praktika-jatetxeak, argazkigintzako eta bideo-postprodukzioko tailer bat, lanerako eta ikasteko guneak, liburutegia eta auditorioa aurkituko dituzte.
Tailer esperimentala
Konformatzeko, forjatzeko eta fundizionatzeko prozesuak simulatzeko eta aztertzeko aukera ematen du, kontroleko, ikuspen artifizialeko eta sentsoreen erabilerako estrategia aurreratuen bidez.
Analisi sentsorialeko ikasgela
Klase praktikoen bidez produktuen analisi sentsorialak nola egin ikasteko diseinatutako gela bat.
Ikerketa-zentro
Gastronomia- eta sukaldaritza-munduan ikertzeko behar diren instalazioak eta ekipamenduak ditu.
Sormenezko Berrikuntzako Tailerra
Sormena sustatzeko eta ideia berritzaileak garatzeko bereziki diseinatua.
Ardoaren munduarentzako dastatze-gela
Ardoaren munduari buruz ikasitako guztia praktikan jartzeko, dastaketak egiteko eta esperimentatzeko.
Praktika-jatetxeak
Sukaldeko eta aretoko praktikak egiteko aukera ematen duen espazioa.
Argazki eta Bideo Tailerra
Elikagaien, errezeten, produktuen eta prozesuen argazkiak eta bideoak egin eta editatu ahal izango dituzu.
Laborategiak
Azken teknologiaz hornituta, zaporeekin, elikagaiekin, errezetekin eta janaria prestatzeko moduekin esperimentatu ahal izango duzu.
Sukaldaritzako praktika-gelak
Ikasgelan ikasitako guztia praktikan jartzeko eta hainbat modutan prestatzeko espazioak.
Tailer tematikoak
Haragian, arrainean, barazkietan, gozogintzan, ekoizpen handian eta egosketan espezializatutako gelak.
Biblioteka
Gastronomiarekin lotutako ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ikerketarako liburu, katalogo eta bideoekin.