Sartzeko baldintzak
GASTRONOMIAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA IKASTEKO BALDINTZAK
Sukaldaritzaren munduak liluratzen zaitu eta arlo horren irakaskuntzari eskaini nahi diozu zure karrera profesionala? Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako masterra ikastea pentsatzen ari bazara, gomendatzen dizugu adierazpen hauek ongi irakurtzea:
Gastronomia
Gastronomiaren munduak liluratzen nau, eta ahal dudan denbora gehiena ematen dut sukaldean.
Elikadura
Kezkatzen nau elikadurak, eta maite dut produktu eta zapore berriak probatzea.
Sormena
Sormen handiko pertsona naiz, eta abila naiz konponbide alternatiboak eskaintzen.
Berrikuntza
Maite dut gastronomiaren munduan probak egitea, esperimentatzea eta berritzailea izatea.
Zientzia
Gustatzen zait ikustea nola zientziak gastronomia eta elikadura hobetu ditzakeen.
Zeure burua ikusten duzu adierazpen horietan? Orduan, Gastronomia Zientzien masterra zuretzat egina da!
Bide hauetatik sar zaitezke masterrera:
UNIBERTSITATE-GRADU BAT IKASI DUT
Masterra egin ahalko duzu diziplina hauetakoren batean graduatu edo lizentziatu bazara:
- Gastronomia
- Elikagaien Zientzia eta Teknologia
- Turismoa
- Kimika
- Biologia
- Nutrizioa
- Marketina
- Administrazioa eta Enpresak
- Komunikazioa
- Ekonomia
- Pedagogia
BESTE UNIBERTSITATE-GRADU BAT IKASI DUT
Beste unibertsitate-graduren bat baldin baduzu eta Gastronomiako Irakasleen Prestakuntza ikasi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Idoia Elizalderekin, 943 574500 zenbakira deituta edo jgorrotxategi@mondragon.edu helbidera mezu bat bidalita.
MASTERREKO IKASGAIAK
Masterrean zehar, gastronomia-zientzien irakasle profesionala izateko beharrezko ezagutzak jasoko dituzu:
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
Gastronomia Zientzietako masterreko eskolak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira; hortaz, gaztelaniako DELE B2 maila eta ingeleseko B2 maila egiaztatu beharko dituzu.