Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ETCS (Urtebete)

Campusa

Donostia eta Eskoriatza

Plazak

30

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1224030, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikas-irakas prozesua

Masterra 100% online eskainiko da osorik (badago hautazko ikasgai bat presentzialki eskainiko dena Basque Culinary Center-en). Hona hemen metodologiaren oinarriak:

ARAZOETAN OINARRITURIKO IKASKUNTZA

Ikasleek ezagutza sintetizatzen eta eraikitzen dute, era horretan arazoak berek jarritako baldintzen arabera konpontzeko. Horretarako, ikasgaiak irauten duen bitartean, rolak txandakatzen dira, eta irakasleak bilakaeraren gaineko tutoretza-lana egingo du, erraztailearen rola hartuz.

KASU PRAKTIKOAK EBAZTEA

Kasuak ebatziz, ikasleek praktikan jarriko dute jasotako ezagutza, baita metodologia zehatz baten gisara planteaturiko dilemei erantzunez izandako esperientzia ere. Horrez gain, ikasleak trebakuntza jasoko du arazoak ebazteko konpetentzien eta konpetentzia praktikoen garapenean, eta, horri esker, burua zabalduko zaio askotariko konponbideen eta berrikuntzaren aurrean.

PROIEKTUAK

Ikasleek praktikan jarriko dituzte jasotako ezagutza eta aurkitutako egiak; beren buruaz eta besteak ondoan izateko beharraz ikasiko dute; ezagutza sintetizatu eta eraikiko dute; sortuko dute. Hezkuntza-testuinguru batean hauteman edo irakasleek proposatutako egiazko arazo bati lotuta egituratzen da ikaskuntza-prozesua. Ikasleek, talde txikitan, arazoa aztertu eta proiektu bat egingo dute, arazoari erantzun bat emateko.

 

ERRONKAK

Erronketan Oinarrituriko Ikaskuntza mundu errealaren gaineko ikuspegi global bat eskatzen duen ikuspegi pedagogiko bat da. Ikaskuntza ikasleen egitearekin edo jardutearekin gurutzatzen da. Ikasleek hezkuntzari esanahi praktiko bat emateko duten interesa baliatzen da; horrez gain, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola lankidetzazko eta diziplinarteko lana, erabakiak hartzea, komunikazioa, arazoak konpontzea, etika eta lidergoa.

KLASE SINKRONOAK

Urrutiko ikaskuntzaren metodologiak Mondragon Unibertsitatearen Campus Birtuala erabiltzen du plataforma gisa. Ikasgai guztien eskola sinkronoak eskaintzen dira, hau da, ikasle eta irakasleak zuzenean konektatzen dira, ikasleek programan duten esperientzia eta integrazioa hobetzeko. Derrigorrezkoa da eskola sinkronoetara joatea, salbu ezinbesteko arrazoiren bat sortzen denean.

 

Aipaturiko jarduera guztiek banakako eta/edo taldekako tutoretzen laguntza izango dute, eta ebaluazio-prozesuak ere egingo dira, jardueren aurretik, jarduerak egin bitartean eta ondoren.

Moduluekin hasi aurretik, harrera-plan bat egingo da, online, ikasleek jakin dezaten zer helburu, metodologia eta ikaskuntza-ingurune birtual erabiliko diren.

Zure prestakuntza osatzeko, 3 asteko egonaldia egingo duzu Basque Culinary Center Gastronomia Zientzien Fakultatean, zeina nazioarteko erreferentea baita gastronomiaren arloan. Hala, aukera izango duzu irakasle adituekin gastronomiako programetan ikasteko..

Unibertsitatea baino gehiago gara