Sarrera eta onarpena

Titulazioa Ofiziala

Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044093, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Gastronomia Zientziak ikasteko betekizunak

Lanbide honetan jarduteko, komeni da ikastea erabaki aurretik honako baieztapen hauekin identifikatzea:

 

Gastronomia

Izugarri maite dut gastronomiaren mundua, eta janaria prestatzeko denbora hartzen dut ahal dudan guztietan.

Elikadura

Elikadurak kezkatzen nau, eta atsegin dut produktu eta zapore berriak probatzea.

 

Sormena

Sormen handiko pertsona naiz, eta ongi moldatzen naiz soluzio alternatiboak eskaintzeko garaian.

Berrikuntza

Izugarri gustatzen zait gastronomiaren munduan probatzea, esperimentatzea eta berritzea.

 

Zientzia

Atsegin dut ikustea zientziak gastronomia eta elikadura hobetu ditzakeela.

 

Bat al zatoz esaldi horiekin? Orduan, Gastronomia Zientzien Masterra aproposa da zuretzat.

Hainbat bidetatik iritsi ahal izango zara masterrera:

Unibertsitate-gradu bat ikasi dut

Master hau egin ahal izango duzu honako diziplina hauetako batzuetan graduatu edo lizentziatu bazara:

  •   Gastronomia
  •   Nutrizioa
  •   Elikagaien teknologia
  •   Biokimika*
  •   Farmazia*
  •   Elikadura-prozesu eta elikadura-produktuen berrikuntza
  •   Biologia*

Persona

  •   Kimika*
  •   Ingurumen-zientziak*
  •   Antropologia*
  •   Soziologia aplikatua*
  •   Bioteknologia*
  •   Enpresen administrazioa eta zuzendaritza*

 

*Prestakuntza osagarria jasoko dute arlo espezifiko batzuetan.

Beste diziplina bateko unibertsitate-titulazioa baduzu eta Gastronomia Zientzien Masterra egin nahi baduzu, jarri harremanetan Idoia Elizalderekin, 943 574 500 telefono-zenbakira deituta edo masteruni@bcylinary.com helbidera email bat bidalita.

 

Onarpen baldintzak

 

Notak eta onarpen-probak

 

Onarpen prozesua

 

 

Izen-ematea eta Matrikula

 

Hizkuntza betekizunak

 

20 Plaza

 

Masterreko irakasgaiak

Master osoan, gastronomia-zientzietako profesional bihurtzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu:

  • Produktu eta zerbitzuen diseinua
  • Ikerketa-metodologia gastronomian
  • I+Gari aplikatutako estatistika
  • Negozio-eredu berriak HORECA sektorean
  • Pertzepzio sentsoriala
  • Proiektuen kudeaketa gastronomian
  • Enpresa-kudeaketako eredu berrien garapena
  • Plater eta menuen diseinua eta arkitektura
  • Gastronomiako joeren ondorio soziokulturalak
  • Ezagutza eskualdatzea
Kontsultatu Gastronomia Zientzien Masterreko irakasgai guztiak

 

Hizkuntza-betekizunak

Gastronomia Fakultateko hizkuntza politikari erreparatuta, ikasleek ingelesezko B1 maila aurkeztu beharko dute.

Gastronomia Zientzien Masterreko eskolak gaztelaniaz eta ingelesez ematen direnez gero, ikasleek gaztelaniako DELE B2 maila eta ingeleseko B2 maila dutela egiaztatu beharko dute.

 
Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Gaztelania B2 B2 B2
Ingelesa B2 B2 B2
       

 

Euskara, gaztelania edo ingeleseko betekizunak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara