Helburuak eta konpetentziak

Titulazioa Ofiziala

Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044093, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK

Espezializatu gastronomiaren sektoreko ikerketan, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.

Gastronomia ulertzeko modua aldatu egin da. Gaur egun, berrikuntzari eta teknologiari lotutako sektore estrategiko bat da, eta elikaduraren, jatetxe-arloaren eta sukaldaritzaren etorkizuneko joerak ezartzen ari da. Egoera berri horretan, zeregin garrantzitsua bete dezakezu, master honi esker honako hauetarako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko baitituzu:

 

Produktuen garapena

Gastronomiaren, elikaduraren eta jatetxe-arloaren sektorean produktu berriak garatzea eta proposamen koherenteak eta berritzaileak sortzea ahalbidetuko dizuten gaitasun zientifiko-teknologiko aurreratuak lortuko dituzu.

 

Estrategia berritzaileak

Gastronomiaren sektoreko joerak aztertuko dituzu, eta eremu teknologiko edo profesionaleko lan-estrategia eta lan-metodologia berritzaileak garatuko dituzu elikagaien industrian, zentro teknologikoetan, gastronomia-establezimenduetan edo HORECA sektorean.

 

Ikerketa-lanak

Elikaduraren, gastronomiaren eta jatetxe-arloaren sektoreko eremu tematikoaren barruko ikerketa-proiektuetan eta kolaborazio zientifiko-teknologikoetan parte hartu ahal izango duzu, diziplina arteko testuinguruetan.

 

 

Proiektuen eta taldeen kudeaketa

Gai izango zara ingurune berrietako problemei soluziorik eraginkorrena aurkitzeko, jatetxe-arloko eta elikagaien industriako ikerketa/berrikuntzako proiektuen zein proiektu ekonomikoen kudeaketa egokiaren bidez.

 

Komunikazio eraginkorra

Sektoreari ikerketa zientifikoan edo teknologikoan edota berrikuntzarik aurreratuenaren eremuan sortutako ezagutza komunikazio garbi eta eraginkor baten bidez helarazteko konpetentziak landuko dituzu.

 

 

Gastronomia Zientziak ikasteko betekizunak

Honako alor hauetakoren batean unibertsitate-titulazioa baduzu:

  •   Gastronomia
  •   Nutrizioa
  •   Elikagaien teknologia
  •   Biokimika
  •   Farmazia
  •   Elikadura-prozesu eta elikadura-produktuen berrikuntza
  •   Biologia

Persona

  •   Kimika
  •   Ingurumen-zientziak
  •   Antropologia
  •   Soziologia aplikatua
  •   Bioteknologia
  •   Enpresen administrazioa eta zuzendaritza

 

Eta esaldi hauekin bat bazatoz:

  •   Oso maitea dut gastronomiaren mundua
  •   Ongi moldatzen naiz zientzietan
  •   Berritzeak eta esperimentatzeak erakarri egiten nau

Persona

  •   Atsegin ditut teknologia berriak
  •   Sukaldaritzaren mundua interesatzen zait
  •   Pertsona sortzailea naiz

 

Baliteke Gastronomia Zientzien Masterra izatea zure ezaugarrietara hobekien egokitzen dena, eta ateak irekiko dizkizu enplegu-tasa handiko sektore batean.

 

Gastronomia Zientziak ikasteko betekizunak

 

Gastronomia Zientzien Masterreko irakasgaiak

  • Produktu eta zerbitzuen diseinua
  • Ikerketa-metodologia gastronomian
  • I+Gari aplikatutako estatistika
  • Negozio-eredu berriak HORECA sektorean
  • Pertzepzio sentsoriala
  • Proiektuen kudeaketa gastronomian
  • Enpresa-kudeaketako eredu berrien garapena
  • Plater eta menuen diseinua eta arkitektura
  • Gastronomiako joeren ondorio soziokulturalak
  • Ezagutza eskualdatzea

Kontsultatu irakasgai guztiak

Masterraren lan-irteerak

  • Irakaskuntza eta ikerketa elikaduran, gastronomian eta sukaldaritza-arteetan.
  • Elikadura-produktu berriak garatzeko departamentu teknikoak.
  • Elikadura-enpresetako produkzioko departamentu teknikoak.
  • Elikaduraren sektoreko ikerketa-zentroak edo zentro teknologikoak.
  • Elikagaien industriako eta jatetxe-arloko enpresetako I+G+Bko departamentuak.
  • Gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko kontsultoretza profesionalak edo berrikuntza-kontsultoretzak.

Masterraren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara