Mugikortasuna eta nazioartekotasuna

Titulazioa Ofiziala

Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044093, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

MUGIKORTASUNA ETA NAZIOARTEKOTZEA

Lanbide guztietan gertatzen den bezala, lanbide-esperientzia oso garrantzitsua da gastronomiaren eta elikaduraren lan-munduan sartzeko garaian. Are gehiago atzerriko lan-esperientzia baten kasuan. Zure prestakuntza osatzeko eta gastronomiaren eta elikaduraren sektoreko enpresek oso neurri handian baloratzen dituzten konpetentziak eskuratzeko, atzerrian egin ahal izango dituzu praktikak eta Master Bukaerako Lana.

 

Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak

Hobeto baloratutako eta ordaindutako lanpostuak lortu ahal izango dituzu

Zure kontaktu-sare propioa sortuko duzu etorkizunerako

 

Gastronomiaren munduan oso estimatuta dauden konpetentziak eskuratuko dituzu

Hizkuntzen ezagutza hobetuko duzu

 

Erasmus bekak + Praktikak

Europako unibertsitateetan egonaldiak eginez espezializatu nahi baduzu, Erasmus Ikasketak programan sartu beharko duzu, eta praktikak eta Gradu Amaierako Lana Europako enpresa edo ikerketa-zentroetan egin nahi badituzu, berriz, Erasmus Praktikak programara jo beharko duzu.

Erasmus Ikasketak programaren zein Erasmus Praktikak programaren bidez, ikasleek, Erasmus beka eta Hezkuntza Ministerioak ematen duen osagarria jasotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen mugikortasun-laguntzak eskatu ahal izango dituzte.

Unibertsitate-egonaldia Europatik kanpoko herrialde batean egitea erabakitzen baduzu, alde biko akordioen bidez egingo duzu, eta proiektua enpresa batean egiten baduzu, berriz, unibertsitatearen eta enpresaren arteko hitzarmenen bidez.

Atzerriko unibertsitateetara joaten diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak ematen duen beka baino ezingo dute baliatu, alde biko akordioen bidez. Eta praktikak eta Master Bukaerako Lana unibertsitatearen eta enpresaren arteko hitzarmen bidez egitea erabakitzen baduzu, Eusko Jaurlaritzaren mugikortasun-beka ez ezik, enpresak ordainduko dizun beka bat ere jaso ahal izango duzu.

Erasmus bekei buruz gehiago jakiteko

 

Unibertsitatea baino gehiago gara