Lan Irteerak
Gastronomia Zientziak: Lan-irteerak
Gastronomiako profesional gisa lan egingo duzu, hots, gizarte bateko kultura eta pertsonentzat politenetakoa eta garrantzitsuenetakoa den diziplina profesional batean.
Gastronomia Zientzietan espezializatzeak elikadura-arloko ikerketaren esparruan lan egiteko aukera emango dizu, eta produktu berriak garatu, zaporeetan berritu eta patologiak (hala nola asetzea) ikertuko dituzu. Gainera, jatetxe handietan lan egin ahal izango duzu, chef gisa eta kartak eginez, edota zeure negozio gastronomikoa kudeatu ahal izango duzu. Master hori ikasi ondoren, honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:
Ikerketa-arduraduna
Produktuak, zerbitzuak, makineria, elikagaiak eta zaporeak ikertzea, baita industriara eskualdatzea ere.
Negozio gastronomikoen kudeatzailea
Jatetxe bat edo gastronomiari lotutako negozio bat kudeatu eta zuzentzea, sukaldaritzaren zein administrazioaren eremuan.
Chefa
Nazioarteko ospea duen jatetxe bateko chefa izateko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta esperientzia eskuratuko dituzu.
Elikagai berrien garatzailea.
Elikagai berriak garatzeko lan egitea eta, ildo horretan, elikagai horien nutrizio-ezaugarriak eta izan ditzaketen aplikazio gastronomikoak aztertzea.
Ingeniaritza Mekanikoko Graduak produktu/makinaren garapenaren eta fabrikazio- eta instalazio-prozesuaren edozein fasetan lan egiteko prestatuko zaitu, eta hainbat irteera profesional eskainiko dizkizu elikadurari lotutako zenbait sektoretan.
Irakaskuntza
Elikagaiei, gastronomiari eta sukaldaritza-arteei lotutako ezagutzak eta trebetasunak azalduko dituzu.
Elikadura-enpresetako produkzioko departamentu teknikoak
Merkaturatzen diren elikagaiak produzitu eta kontserbatzeko modu berriak ikertu eta garatuko dituzu.
Elikaduraren sektoreko ikerketa-zentroak edo zentro teknologikoak
Elikadurari, nutrizioari eta gastronomiari lotutako guztia ikertuko duzu.
• Elikadura-produktu berriak garatzeko departamentu teknikoak.
Elikadura-produktuak ikertu, diseinatu eta garatuko dituzu eta aplikazioak emango dizkiezu.
Elikagaien industriako eta jatetxe-arloko enpresetako I+G+Bko departamentuak.
Elikagaien industrian ikertu eta berrituko duzu, kalitaterik onena efizientziaz eskaintzeko.
Praktikak eta Master Bukaerako Lana
Masterraren bigarren urtean, zure ezagutzak aplikatzeko aukera emango dizun eta ezagutza horiek barneratzen eta aplikazio berrietan erabiltzen lagunduko dizun praktikaldi bat egin beharko duzu. Gainera, Master Bukaerako Lana ere egingo duzu. Metodologia praktiko horiei esker, ingurune errealetan eskuratutako gutxienez 5 hilabeteko lanbide-esperientziarekin irtengo zara unibertsitatetik, eta gastronomiako profesional gisa lan egiteko aukerak hobetuko dituzu.