Ikas-irakas prozesua

Titulazioa Ofiziala

Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044093, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza Gastronomia Zientzien Masterrerako

Gastronomia Zientzien Masterrean, ikasleak eta haien prestakuntza pertsonala, soziala eta profesionala dira irakasteko metodologiaren ardatza. Eredu nagusiki praktikoa da, eta masterrean planteatuko dizkizuten erronkak eta proiektuak ebazten lagunduko dizuten konpetentzietan oinarrituta dago. Ikasteko metodologia horrek graduan garatuko dituzun ezagutzak eta konpetentziak asimilatzen lagunduko dizu, eta zure lan-karrera gastronomia-zientzietako profesional gisa egiteko beharrezkoa den lan-esperientzia emango dizu.

Hasiera-hasieratik, proiektu praktikoak egitean oinarrituko duzu zure ikaskuntza. Gastronomiaren eta elikaduraren esparruko enpresa edo profesional ospetsuek planteatutako erronkei aurre egin beharko diezu. Adibidez, elikagai berriak sortu edota asetzea ikertu beharko duzu.

Era horretan, eskuratutako ezagutzak ingurune errealetan aplikatu eta zure etorkizuneko lanbidea zuzenean ezagutu ahal izango duzu.

Gainera, punta-puntako enpresetan lan egiten duten unibertsitatetik kanpoko adituek emandako mintegi, workshop praktiko, biltzar eta masterclassetara joan ahal izango zara.

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Izan zure ikaskuntzaren protagonista

Gastronomia-zientzien esparruan dituzun konpetentziak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta informazioa bilatu eta asimilatzeko tresnak behar bezala erabiltzen jakingo duzu.

Proiektu guztiz errealak

Gastronomiari eta elikadurari lotutako enpresek planteatutako proiektu errealek zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutzeko aukera emango dizute.

 

Project Managerra

Masterraren barruan, unibertsitateko tutore baten laguntza eta orientazioa jasoko duzu, baita erronkak ebazten lagunduko dizuten gastronomiako profesionalen inspirazioa eta sormena ere.

Emaitzak lortzen ditugu

Gastronomiari, elikadurari eta sukaldaritza-zientziei buruzko ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, baina ezagutza horiek ingurune errealetan aplikatzen jakin dezazun ere lortu nahi dugu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara