Zerbitzuak
Zerbitzuak
Ikasketek iraunten duen bitartean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskainiko dizkuzu.
- Ikaskuntza-irakaskuntza zerbitzuak: ikasketak iraun bitartean eskura izango dituzun zerbitzu eta azpiegiturak:
- Zerbitzu akademikoak:
- Izen-ematea eta matrikula (matrikulan atzera egiteko inprimakia).
- Idazkaritza birtuala: Zure izapideak online egiteko.
- Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak.
- Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluen kudeaketa eta ematea (titulu ofiziala jasotzeko jarraibideak - PDF).
- Gradu eta Master Bukaerako Lanak kudeatu eta esleitzea.
- Nazio eta nazioarteko mugikortasun kudeaketa.
- Campus birtuala: E-learning plataforma bat zure ikasketak osatzeko.
- Orientazio zerbitzua.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasteko gelak.
- Zerbitzu akademikoak:
- Kirol Zerbitzua: Irteerak, Ikastaroak, lehiaketak eta kirol-instalazioetarako sarbidea.
- Jantokia: Bazkaltzeko edo atseden hartzeko toki bat.
- KoNet: Kontsultatu zure notak eta beste hainbat gauza zure mugikorrean.
- Arreta Psikologikorako Zerbitzua (APZ): Zerbitzu prebentiboa.
- Desgaitasunak dituzten pertsonentzat egokituriko espazioak: Laguntzaileak, ikasketen egokitzapena.
- TZT zerbitzua. Orientazio teknikoa, ekipo informatikoak kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
- Erreprografia zerbitzua.
Unibetsitateko zerbitzu guztiak
Bizi unibertsitatea!
Bai Mondragon Unibertsitatean, bai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean, kirolaz, kulturaz eta orobat aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dago. Unibertsitatea, gainera, inguruarekin bat eginda dago, eta ikasleek gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte gizarte osoari begira: zinema-jaialdia, lehiaketak, orotariko jardunaldiak, lehiaketak, literatura-astea, etab..
Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren osagaiak dira, eta haien helburua gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea da.