Sarrera profila

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra ikasteko betekizunak

Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra ikasteko asmoa baduzu, honako baieztapen hauek hartu beharko dituzu kontuan aldez aurretik:

Lidergoa

Liderra izateko gaitasuna dut, eta ongi moldatzen naiz pertsona-taldeak eta proiektuak zuzentzen.

Bidaiatzea

Bidaiatzea eta kultura berriak ezagutu eta ulertzea gustatzen zait.

Erronkak

Erronkek erakarri egiten naute, eta ez nau beldurtzen haiei aurre egin beharrak.

 

Komunikazioa

Trebea naiz komunikatzeko garaian, eta gauzak oso ongi adierazten ditut.

 

"Profil horrekin bat bazatoz, Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra zuretzat da."

 

Honako kasu hauetan ikasi ahal izango duzu master hau:

Gradu horietako bat ikasi baduzu, lehentasuna izango duzu masterra egiteko.

 

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  • Ekonomia
  • Zuzenbidea
  • Negozioen Kudeaketa
  • Marketin eta Enpresa Kudeaketa
  • Marketina
  • Ingeniaritzak
  • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza
  • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak

 

Onarpen Irizpideak

Unibertsitate-titulua baduzu, Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra egin ahal izango duzu, betiere Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzako ezagutzak egiaztatzen badituzu. Ikasleak onartzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 

  • Onartu beharreko pertsonaren ikasketa-espedientea, masterra egiteko ahalmena ematen dion batez besteko nota kontuan hartuta.
  • Curriculum vitaea, Masterrean onartzeko eskaera-gutunarekin batera. Gutun horretan, Masterraren edukiei lotutako aldez aurreko esperientziak eta prestakuntza hori egiteko motibazioak zehaztuko dira.
  • Elkarrizketa pertsonala izangaiarekin (presentziala edo online).
  • Ingeleseko titulu ofiziala (B2 - First Certificate edo baliokidea eta, halakorik ezean, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko proba).

Arestian aipatutako irizpideak honako ehuneko hauekin haztatuko dira:

 
Irizpidea %
Espediente Akademikoa 25%
Curriculum Vitae 20%
Ingeleseko titulu ofiziala 15%
Elkarrizketa Pertsonala 40%

 

Atzerriko unibertsitate batean ikasi dut

Graduren bat Europako Esparruaren barruan zein kanpoan ikasi baduzu, tituluak homologatu beharrik gabe ikasi ahal izango duzu masterra. Horretarako, Unibertsitateak aldez aurretik egiaztatuko du Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duzula, titulua ematen duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duena.

 

 

Sartzeko betekizun orokorrak

 

Notak eta onarpen-probak

 

Onarpen-prozesua

 

 

Inskripzioa eta matrikula

 

20 Plaza

 

Masterreko irakasgaiak

Masterrean, erakunde bat nazioartekotzeko proiektuak zuzendu eta kudeatu ahal izateko behar diren ezagutzak eskuratzea da irakasgaien helburua. Hona hemen:
  • Nazioartekotzeko estrategia
  • Kanpoko merkatuetan sartzeko moduak
  • Salmenten eta marketinaren kudeaketa
  • Hornidura-kate globala
  • Pertsonen kudeaketa
  • Merkatuen hautaketa

Kontsultatu Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterreko irakasgai guztiak

Atzerriko unibertsitate batean ikasi dut

Graduren bat Europako Esparruaren barruan zein kanpoan ikasi baduzu, tituluak homologatu beharrik gabe ikasi ahal izango duzu masterra. Horretarako, Unibertsitateak aldez aurretik egiaztatuko du Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duzula, titulua ematen duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duena.

 

Hizkuntza-betekizunak

Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra ematen duen Enpresagintza Fakultateko hizkuntza-politikari jarraikiz, komeni da ikasleek aldez aurretik honako hizkuntza-konpetentzia hauek eskuratu izana:

Hizkuntza Irakurri Hitzegin Idatzi
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B2 B2

Gaztelaniaz bestelako hizkuntza ofizialak dituzten herrialdeetako ikasleek gaztelaniako B2 maila egiaztatu beharko dute.

Unibertsitatea baino gehiago gara