Praktikak eta master bukaerako lanak

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Praktikak eta Master Bukaerako Lana

Enpresa- eta erakunde-mota oro nazioartekotzeko prozesuetan parte hartu ahal izango duzu ikasten duzun bitartean.

Masterrean, enpresekin lankidetzan aritzeko aukera izango duzu urte eta erdian. Horren bidez, hainbat enpresak proposatutako erronka eta proiektu errealei aurre egin beharko diezu, esperientzia hartuko duzu. Baina, batez ere, ikasgelan ikasitako ezagutzak ingurune errealetan aplikatuko dituzu, eta lan-merkatuan zurea bezalako profil batean bilatzen diren konpetentziak eta gaitasunak garatuko dituzu.

Gainera, curriculum-praktikak eta Master Bukaerako Lana enpresa batean egingo dituzu. Enpresa horretan, erakundeen nazioartekotzearekin lotutako zure proiektu propioa egin beharko duzu. Halaber, curriculumetik kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu lehen urtean.

Erronketan oinarritutako ikaskuntza-eredua

Mondragon Unibertsitatean, erronka errealak gaindituz ikasiko duzu, erronketan oinarritutako hezkuntza-ereduari esker. 

Hainbat enpresak (hala nola Orkli, LKS edo Decatlhon enpresek) erronka batzuk proposatuko dizkizute, eta masterrean ikasitakoa aplikatuz gainditu beharko dituzu. Horren bidez, esperientzia hartuko duzu ingurune errealetan, eta enpresek zurea bezalako profil batean bilatzen dituzten konpetentziak eta gaitasunak garatuko dituzu. 

Masterra amaitu duten pertsonen % 97k Erakundeen Nazioartekotzearekin zuzenean lotutako lanpostu batean dihardute.

 

“Metodologiagatik aukeratu nuen master hau. Izan ere, oso praktikoa da, eta enpresei erantzuna zuk zeuk zuzenean ematea oso interesgarria eta motibagarria iruditu zitzaidan. Gainera, Indian praktikak egiteko aukera izan nuen, eta oso interesgarria izan zen profesionalki zein pertsonalki”

Andrea Ugalde - Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra

 

Praktikak enpresetan

Praktikak eta Master Bukaerako Lana Estatuko zein nazioarteko puntako enpresetan egin ahal izango dituzu: 

 

Zer da Master Bukaerako Lana?

  • Erakundeen nazioartekotzearekin lotutako zure proiektu propioa garatu ahal izango duzu
  • Estatuko edo atzerriko enpresa, unibertsitate, organismo eta zentro teknologikoetan egingo duzu lan
  • Azken ikasturtean, seihileko batean arduraldi osoan arituko zara
  • Ezinbesteko betekizuna da Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterra lortzeko
  • Ikasleen % 30 Master Bukaerako Lana egin duten enpresan geratzen dira lanean
  • Unibertsitatearen eta enpresaren tutorizazioa, zure Master Bukaerako Lana burutu dezazun
  • Laguntza-poltsa  

 

Unibertsitatea baino gehiago gara