Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

ERAKUNDEEN NAZIOARTEKOTZEARI BURUZKO MASTERRAK DUEN LAGUNTZAILE-SAREARI ESKER, Malaysian, AEBetan, Alemanian edo Brasilen, besteak beste, egin ahal izango dituzu zure praktikak eta Gradu Bukaerako Lana. Erakundeen Nazioartekotzearen ALDE profesional gisa lan egiteko, ezinbestekoa da ARLOKO lan-esperientzia izatea, ARE GEHIAGO atzerriko herrialdeetan. Atzerrian lan egitearen abantailak:

nazioarekoa

Erakundeen nazioartekotzean profesional gisa aritzeko aukera gehiago izango dituzu.

nazioarekoa

Etorkizun profesionalean baliagarria izango zaizun harreman-sarea sortuko duzu.

 

nazioarekoa

Lan-munduan behar diren konpetentziak garatuko dituzu.

nazioarekoa

Hizkuntzen erabilera eta hitz egiteko erraztasuna hobetu ahal izango dituzu.

 

NAZIOARTEKO EGONALDIAREN FINANTZAKETA

Praktikak eta Master Bukaerako Lana atzerrian egitea aukeratzen baduzu, hainbat aukera izango dituzu finantzatzeko, nazioarteko egonaldia Europako herrialde batean nahiz Europatik kanpo egiten duzula ere. 
 
Lehen kasuan, Erasmus Mugikortasun Programako Erasmus+ Praktikak programetan sartu ahal izango zara. Halaber, Hezkuntza Ministerioak ematen duen osagarria edo Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen mugikortasun-laguntzak jaso ahal izango dituzte ikasleek.
 
Egonaldia Europatik kanpoko herrialde batean egin nahi baduzu, berriz, Eusko Jaurlaritzak aldebiko akordioen bidez ematen duen beka soilik jaso ahal izango duzu. 
 
Beka horietako baten edo batzuen onuradun izateak ez du esan nahi ikasleak enpresaren prestazio bat edo beka osagarriak (hala nola Global Training bekak eta abar) jaso ezin dituenik.

Ausartuko al zara?

Programa honen bidez, gure ikasleek atzerriko unibertsitateetan, enpresetan edo ikerketa-zentroetan egin ditzakete beren proiektuak. Hona hemen gurekin hitzarmen aktiboak dituzten unibertsitateak. Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterreko ikasleek nazioartean diharduten edo jarduteko asmoa duten erakunde edo enpresetan garatzen dute beren nazioarteko esperientzia; Ildo horretan, haien kudeaketa globalean hartzen dute parte, edo haien nazioarteko ibilbidea bultzatzen dute. Hona hemen ohiko helmugetako batzuk. Animatuko al zara?

Unibertsitatea baino gehiago gara