Irakaskuntza-ikasketa prozesua

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

BBF-Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterrean

Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterraren barruan, eskola-saioez gain, erronka praktikoak proposatuko zaizkizu ingurune errealetan, eta lantaldearekin batera egin beharko diezu aurre. Ildo horretan, eta profesional adituen laguntzarekin, produktu bat nazioarteko merkatura ateratzeko estrategia bideragarri bat garatu eta inplementatu beharko duzu, edota enpresa batentzat merkaturik onena zein den aztertu beharko duzu, adibidez. 

Enpresa errealek planteatzen dizkizuten eta aurre egin beharko diezun erronkei esker, ikaskuntza praktikoa jasoko duzu, eta horrek aukera emango dizu zure etorkizuneko lanbidean aritzeko ezagutzak lortzeko eta hainbat erakunderen (hala nola Aernnova eta Eroski enpresen) errealitatea hurbiletik ezagutzeko. 
 
Eskola teoriko eta praktikoez gain, mintegi, workshop, kongresu eta masterclassetara joan ahal izango zara. Horiek guztiak unibertsitateaz kanpoko adituek emango dituzte, eta arloari lotuta emango dizkizuten metodologia eta ikuspuntu berriek zure prestakuntza aberastuko dute.
 
 
 
 

 

Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Izan zaitez zure ikaskuntzaren protagonista

Erronkak gainditzeko behar diren ezagutzak, tresnak eta konpetentziak aztertu, laburtu eta zeure egiteko gaitasuna garatuko duzu.

Proiektu % 100ean errealak

Hainbat sektoretako enpresekin eskuz esku egingo duzu lan, eta, horri esker, zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutu ahal izango duzu hainbat ikuspuntutatik.

 

Project Managerra

Enpresa-eremuko zein irakaskuntza-eremuko profesionalen laguntza jasoko duzu, baita erronkak/proiektuak garatzeko laguntza eta orientazioa ere.

Emaitzak lortzen ditugu

Nazioarteko merkatu eta negozioei buruzko ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, baina, horrez gain, ezagutza hori erronka errealetan aplikatzen jakin dezazun nahi dugu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara