Irakaskuntza-ikasketa prozesua
Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterrean
Enpresa errealek planteatzen dizkizuten eta aurre egin beharko diezun erronkei esker, ikaskuntza praktikoa jasoko duzu, eta horrek aukera emango dizu zure etorkizuneko lanbidean aritzeko ezagutzak lortzeko eta hainbat erakunderen (hala nola Aernnova eta Eroski enpresen) errealitatea hurbiletik ezagutzeko.
Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak
Izan zaitez zure ikaskuntzaren protagonista
Erronkak gainditzeko behar diren ezagutzak, tresnak eta konpetentziak aztertu, laburtu eta zeure egiteko gaitasuna garatuko duzu.
Proiektu % 100ean errealak
Hainbat sektoretako enpresekin eskuz esku egingo duzu lan, eta, horri esker, zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutu ahal izango duzu hainbat ikuspuntutatik.
Project Managerra
Enpresa-eremuko zein irakaskuntza-eremuko profesionalen laguntza jasoko duzu, baita erronkak/proiektuak garatzeko laguntza eta orientazioa ere.
Emaitzak lortzen ditugu
Nazioarteko merkatu eta negozioei buruzko ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, baina, horrez gain, ezagutza hori erronka errealetan aplikatzen jakin dezazun nahi dugu.