Testigantzak

Titulazio Ofiziala

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Pres.: 1 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

55 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045940, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasleen testigantzak

Eneko Maguregui eta Aner Urruzuno ikasleek enpresa ezberdinentzako erronkak garatu dituzte Industry Based Problem Based Learning metodologia aplikatuz. Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterreko ikasleak dira biak.

 

512x262Eneko Maguregui

512x262Aner Urruzuno

 

  • Nola definituko zenukete Industry Based Problem Based Learning metodologia?

A.U.: Niretzat enpresa baten erronka erreal bati aurre egitean datzan ikasketa modu bat da. Ikasgai ezberdinek ematen diguten jakintza teorikoa kasu errealetan aplikatu eta erabilgarri egitea alegia.   

E.M.: Enpresa ezberdinekin harremanetan egoteak eremu profesional batean murgiltzen gaitu, etorkizunean duda barik erabilgarria izango zaiguna.

  • Nolakoa izan da EMBALAN enpresarekin egindako kolaborazioa?

E.M.: Enpresak beraien produktua merkatu berri batera zabaltzeko eskaria egin zigun; alde batetik produktua aztertu dugu, eta bestetik online distribuzioa. Talde lanean egin diogu aurre erronka honi, eta gradu desberdinetatik gatozen ikasleak garenez talde multidiziplinarra osatu dugu, enpresen kudeaketako bat, mekaniko bat, bioingeniaritzako beste bat…

A.U.: Enpresak lan egiteko espazio bat utzi digu beraien instalazioetan, eta bertako jendearekin etengabeko harremanean egon gara. Behin enpresaren funtzionamenduan murgilduta, bilera periodikoen bitartez erronka ezberdinak aurrera atera ditugu.

  • KOKREA proiektuan ere parte hartu duzue.

A.U.: Bai. Bertan lau enpresetako hiru erronkei aurre egin behar izan diegu. Goiz bakoitzean enpresa bateko ordezkariak etortzen ziren beraien arazoa gurekin elkarbanatzera, eta 10 egunen buruan erronka horri irtenbidea eman behar genion. Bukaeran Tabakaleran egindako aurkezpen batean argitaratu genituen emaitza guztiak.

  • Beraz, esango zenukete Industry Based Project Based Learning metodologia aberasgarria dela?

E.M.: Erabat. Nire kasuan lau urteko graduan enpresekin landu ez dudan harremana lantzea ahalbidetzen dit.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara