Inskripzioa eta matrikula
Inskripzio eta matrikula
Ingeniaritzako Masterra ikasten hasi aurretik, prozesu bat burutu beharko duzu.
IZEN-EMATEA
OHIKO EPEA
2024/11/04 2025/07/04
AURRE-ONARPENA ETA ERRESERBA PLAZA
Martxotik aurrera lau aurre-onarpen data egongo dira masterrean:
- 2025/02/25
- 2025/04/01
- 2025/05/06
- 2025/06/17
Aurrez onartua izan bazara, plaza erreserba bat egin ahal izango duzu 600 €-ko ordainketa eginez. Zenbateko hori ikasturteko matrikulari dagokion zenbatekotik deskontatuko da. Erreserba horrek masterreko plaza bermatzen dizu, baldin eta masterrean sartzeko eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzu.
Plaza erreserbatzean, PRESTAKUNTZA DUALA eskatzeko aukera izango duzu, matrikula egin aurretik prozesua aktibatuz. Gainera, "Nola prestatu zure CV eta lan-elkarrizketa" tailerrean parte hartzeko aukera izango duzu, Mondragon Unibersitatea Enplegu Zerbitzuko taldearen eskutik.
Dagokion epean plaza erreserba egin ezean, masterrean matrikulatu ahal izango zara, betiere bertan tokirik geratzen bada.
ONARPENA
Maiatzean, onarpenarekin batera, matrikula egiteko data zehatzak eta azalpen guztiak bidaliko zaizkizu.MATRIKULAZIOA
OHIKO EPEA
2025/07/10 2025/07/15
Matrikulatutako ECTSak
IKASLEENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA
Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
- Sistema eragilea: Windows 11
- Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
- Gomendaturiko RAM memoria: 16Gb
- Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
- Txartel grafikoa: gutxienez 2Gb-ko memoria dedikatua
- 15,6 hazbeteko pantaila
- Gomendatutako bermea: 3 urtekoa
Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.