Aurkezpena
Goi Eskola Politeknikoa
Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia) eta Galarreta campusa (Hernani-Galarreta). Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.
Galarreta Campusa
Galarreta, Hernani-Galarretan dago kokatuta. Ingurune berritzailea, unibertsitate berritzaile eta ikasketa berritzaileentzako. Zero energiako eraikuntzak eta gaur eguneko arkitektura iraunkorra izan dira proiektuaren ardatzak berrikuntza gune hau eraikitzeko orduan. Diseinu erabat funtzionala izanik, irakaskuntza eta ikerketarako laborategiak baditu, baita ere proiektuen aretoak, gelak eta biblioteka, besteak beste. Bertan ikasketa hauek eskaintzen ditugu:
- Energiaren ingeniaritza
- Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza
- Unibertsitate Masterra Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritza