Lan Irteerak

Titulazio Ofiziala

Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1313815, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

Lan irteerak

"Energia trantsizioan estrategikoak izango diren sektoreetan lan egin ahal izango duzu."

Energia Sistema Adimendunen Masterrean eskuratuko dituzun ezagutza eta gaitasunei esker, enpresentzako balio handiko lan ugari egin ahalko dituzu. Bi arlotako ezagutza uztartzen duen profil honi esker, energia sistemak ulertzeko bide nagusiak menperatuko dituzu. Horrela optimizazio, hobekuntza eta mantenuko zerbitzu berriak eskaintzeko gai izango zara, energiaren alorrean.

Profil profesionalak

ENERGIA SISTEMA ETA SAREEN KUDEATZAILEA

Sorkuntza sistemen eta sareen kudeaketa adimenduna eta mantenu lanen optimizazioa bideratuko dituzu.

ENERGIA OPTIMIZATZEKO AHOLKULARIA

Datuak eskuratu eta horien azterketari esker, enpresa eta bezeroen energia erabilera optimizatu eta murrizteko lanen diseinua eta koordinazioa zuzenduko dituzu.

INGENIARI TEKNIKARIA

Energia sistemak balioztatu eta frogatzeko plataformak martxan jartzea, simulazio eta ereduztapen tekniken bidez, energia sistemen balioztatze azkarra egiteko tresnak sortuko dituzu.

 

ENERGIA KOORDINATZAILEA

Energia-kontsumo handia duten erakunde eta enpresen estrategiak diseinatu eta martxan jarriko dituzu, energia jasangarritasunaren bidean.

BERRIKUNTZA KUDEAKETA

Energia eta honen digitalizazioarekin lotutako produktu eta zerbitzu berriak merkaturatu, joerak aztertuz eta aukera berriak detektatuz.

PROIEKTUEN ETA PERTSONEN KUDEAKETA

Energiarekin lotura duten atazak kudeatu, koordinatu, diseinatu eta planifikatu ahalko dituzu, eta lantalde osoa gidatu.

 

Sektoreak

ENERGIA SISTEMEN KUDEAKETA ETA MANTENUA

Energia ekoizteko zenbait eratako instalazioetako ekoizpen-, biltegiratze- eta banaketa-sareak ikuskatzen eta mantentzen lan egin dezakezu.

MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA

Hiri eta herrietako mugikortasun eredu berria garatzen lagunduko duzu, ibilgailu elektrikoen, trenen, igogailuen eta beste sistemen inplantazioan parte hartuz eta erabilera optimorako irtenbideak diseinatuz.

ENERGIA-KOMUNITATEEN KUDEAKETA

Hiri adimendunak garatzeko beharrezkoak diren energia-komunitateen diseinua, kudeaketa eta mantenua egin dezakezu.

 

INDUSTRIA ETA MAKINA-ERREMINTA

Makinen funtzionamendua ikuskatzeko sistemak garatuko dituzu.

BILTEGIRATZE SISTEMAK

Energia biltegiratzeko sistemen garapenean eta mantenuan parte hartuko duzu.

I+G+B-KO DEPARTAMENTUAK

Energiaren sorkuntza, biltegiratze eta banaketarekin lotura duten teknologiak aztertu, diseinatu eta garatuko dituzu energia berriztagarrien sektorean.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara