Ikas-irakas prozesua
Irakaskuntza-ikaskuntza eredua
Metodologia berritzaile bat proposatzen da, non ikasleen ahaleginak hiru irakasgaitan kontzentratzea bilatzen den, gehienez ere. Horretarako:
- Ikastaroa lau modulutan banatzen da. Bakoitzean hiru irakasgai daude.
- Bi modulu seihileko bakoitzeko.
- Ikasturtean zehar, hiru erronka praktiko daude eta irakasgai ezberdinetako edukiak lantzen dira.
1. ERRONKA: BATTERY PACK baten diseinua
Erronka honen helburua baterien pack bat diseinatzea izango da. Biltegiratze-sistemak trantsizio energetikoaren erdigunean daude, eta etengabeko bilakaeran. Biltegiratzeko azken teknologien modelatzea eta kudeaketa landuko duzu, bateria-sistema bat eraikitzen ikasitakoa aplikatuz. Gainera, zure lana sektoreko enpresei aurkezteko aukera izango duzu.
2. ERRONKA: Igogailu baten monitorizazioa
2. erronkan urruneko monitorizazio-sistema bat jarriko duzu martxan. Gaur egun, datuen bilketa masiboak eta analisiak aukera mugagabeak irekitzen ditu edozein energia-sistema hobetzeko eta mantentzeko. Datuak eskuratzeko eta tratatzeko teknika aurreratuak aplikatuko dituzu, biki digitalak optimizatzeko eta sortzeko aukera emanez.
3. ERRONKA: Ibilgailu elektriko baten kontrola
Erronka honetan, ibilgailu elektriko baten trakzio sistemaren kontrola jarriko duzu martxan. Prototipatu azkarreko tresnen bidez diseinatu eta eraikiko duzu, hala nola Altium, MATLAB & Simulink eta Texas Instruments txartelen bidez.
Teknopolis telebista saioak programa batean erakutsi zituen masterreko ikasleek egiten dituzten proiektuen adibide batzuk