Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Programa honen bitartez, ikasleek Master Bukaerako lana atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa zentroetan egiteko aukera izango dute, urte erdiko proiektua izango delarik.
Proiektua, Europan eta unibertsitate batean eginez gero, Erasmus+ Ikasi programaren bitartez egingo litzateke, eta enpresa edo zentro teknologikoan eginez gero berriz, Erasmus+ Praktikak programaren bidez.
Europaz kanpo, unibertsitate batean eginez gero, Aldebiko Hitzarmenaren bidez, eta enpresa batean, Unibertsitate-Enpresa Hitzarmenaren bidez.
Diploma bikoitza
Diploma Bikoitzaren helburua parte hartzen duten ikasleek ikasketak bukatzerakoan bi titulu lortzea izango litzateke: bata, Mondragon Unibertsitatekoa eta bestea berriz, atzerriko unibertsitateak ematen duena.
Diploma Bikoitza programan, mugikortasuna 4. mailan egiten hasten dira ikasleak, urte hori osorik atzerrian eginez, eta ondoren masterreko 2. maila ere, atzerrian eginez. Atzerriko unibertsitatea Frantziako INPT-Enseeiht da.
Bekak eta Diru-laguntzak
Erasmus+ programa bitartez, ikasleek Europako (OAPEE) edo Espainiako Ministerioko beka jasotzeko aukera lukete. Eta honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen beka ere eskatu ahal izango lukete.
Europaz kanpo aldiz, Eusko Jaurlaritzako nazioarteko mugikortasun programen dirulaguntza eskatu ahal izango lukete.