Instalazioak eta baliabideak
Instalazioak
Elkartutako produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko unibertsitate-masterra Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusean ematen da.
Mondragon Unibertsitatearen Campusa Euskal Autonomia Erkidegoaren erdian dago kokatuta, Gasteiztik 40 km-ra, eta Donostiatik eta Bilbotik 70 km-ra.
Ikusi Mondragon Unibertsitatea mapa baten.
Campusak abangoardiako instalazio batzuk dauzka: goi mailako ekipamendu zientifikoak eta teknologikoak eta hezkuntza-ereduaren araberako ikasketa-espazioak, zehazki. Eskola magistraletarako ikasgelez eta laborategi espezializatuez gainera, ikasleek areto egoki batzuk dauzkate, taldean aritzeko, bilerak egiteko eta proiektuak garatzeko.
Laborategiak eta Beste Instalazioak
PBL Laborategia
Ekipamendua:
- Mahaiak, aulkiak, proiektagailua eta arbela
- Hargune elektriko trifasikoa
- Ekipamendu honekin: osziloskopioak eta PBL aldirako hainbat material.
- Nagusiki bigarren seihilekoko PBLa lantzeko eta txandakako praktiketan erabiltzen da.
Honetarako erabiltzen da:PBLa lantzeko eta txandakako praktiketarako
Haize Tunelaren Laborategia
Ekipamendua:
Badago haize tunel bat aukera ematen duena turbina eolikoen ezaugarritze esperimentala egiteko eskala txikian.
Haize tunelari esker, 0tik 100 km/h-ra bitarteko haize abiadura programagarria lor daiteke 1,5 m-ko diametroa duen azalera zirkular batean. Horretarako, 30kW-eko potentzia duen erregulagailu integratua erabiltzen da.
- Topologia desberdineko turbina eolikoak
- Bihurgailu elektronikoak energiaren bihurketa egiteko.
- dSPACE plataformak, haize turbinak kontrolatzeko.
Honetarako erabiltzen da: lehen ikasturteko ikasleek darabilte bigarren seihilekoko PBLan.
Ibigailu Elektrikoaren Laborateguia
Ekipamendua:
- Autoentzako garabi bat.
- Bi Reva ibilgailu elektriko birkonfiguragarri, garapen elektriko berri posibleak baliozkotzeko plataforma izateko modukoak.
- Ford ibilgailu elektriko birkonfiguragarri bat, garapen elektriko berri posibleak baliozkotzeko plataforma izateko modukoa.
- PXI datuak eskuratzeko National Instrumentsen bi sistema.
- Honetarako erabiltzen da: MAL proiektuan dabiltzan ikasleek eta lehen ikasturteko eta bigarren seihilekoko ikasleek darabilte PBLrako (plataforma esperimentala garapen fasean dago).
Behe Tentsioko Laborategia
Ekipamendua:
- Maila anitzeko bihurgailuen plataforma esperimentalak: 3 maila, 4 maila eta 5 maila.
- Motor bankaden plataforma esperimentalak: estatore eta errotore bidez bi aldiz elikatutako makinak, makina linealak; potentzia, tentsio eta ezaugarri mekaniko desberdineko makina sinkrono eta asinkronoak.
- Neurketa eta monitorizazio ekipamenduak: ganbera termografikoa, elikatze iturriak, isolagailuak, potentzia anplifikadoreak, etab.
Honetarako erabiltzen da: une batzuetan, lehen ikasturteko ikasleek darabilte lehen seihilekoko PBLan, eta MALa lantzen ari diren ikasleek batez ere.
Energia Biltegiratzeko Laborategia
Ekipamendua:
- DC elikatze iturri programagarria (2.4kW).
- DC karga programagarria (2.6kW).
- Bateriak testatzeko sistema.
- 1 kW-eko AD/DC bihurgailua.
- Isolamendu galbanikoaren neurgailua.
- Saiakuntzetarako labeak.
Honetarako erabiltzen da: MALa lantzen ari diren ikasleek darabilte.
Elementu Magnetikoak Ezaugarritzeko Laborategia
Ekipamendua:
- Material gogorrak ezaugarritzeko gailu bat (iman iraunkorrak). Magnet Physics etxeko Permagraph.
- Material bigunak ezaugarritzeko gailu bat (txapa magnetikoak eta beste eroale magnetiko batzuk). Magnet Physics etxeko Hysterisgraph.
- Material gogorretarako magnetizagailu bat, M-Pulse Magnetizer 2k4sd etxekoa (Energy=4000Ws, max Current 30kA).
Honetarako erabiltzen da: MALa lantzen ari diren ikasleek darabilte.
Tentsio Ertaineko Laborategia
Ekipamendua:
- Sarrerako transformadore 2: 30kV/2x690V, 50Hz, 2MVA.
- Tentsioak konfiguratzeko koadroa:
- AC tentsioak: 400VACtik 4780VACra. 4MVA
- DC tentsioak (diodo artezgailuekin): 565VDCtik 6452VDCra. 4MVA
- Potentzia handiko makina elektrikoen bibrazioak isolatzeko masa sismikoa.
Honetarako erabiltzen da: MALa lantzen ari diren ikasleek darabilte.
Energia Laborategia
Ekipamendua:
- mahaiak, aulkiak, proiektagailua eta arbela
- Hargune elektriko trifasikoa
- Ekipamendu honekin: osziloskopioak eta PBL aldirako hainbat material.
- Etorkizunera begira, DC mikrosarea instalatuko da, eraikinaren sabaian instalatutako panel fotovoltaikoei eta garajeko bateriei konektatuta.
Honetarako erabiltzen da: PBLa lantzeko.
Liburutegia eta Dokumentu-Funtsetarako Sarrera
Liburutegia ikasteko eta ikertzeko baliabide-zentro bat da. 1650 m2-ko azalera du eta haririk gabeko sare bat dauka, honako ekipamendu hauekin: 294 lanpostu, 8 langela eta ordenagailu-gela bat.
Liburutegiak 62 PC/terminal eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta horien bitartez eta erabiltzaile bakoitzarentzat ezarritako profilaren arabera, beren formakuntza garatzeko behar dituzten aplikazio informatiko guztietara sar daitezke ikasleak. Beste hauek ere baditu liburutegiak: inprimagailuak, CD-irakurgailuak, DVD-irakurgailuak, eskanerra, etab.
Liburutegiko ohiko ordutegia 07:45etik 24:00etara da, azterketa-garaietan izan ezik, orduan 02:00etara luzatzen baita, ikasleen beharretara egokitzeko.
Esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko, liburutegiak honako informazio-baliabide hauek eskaintzen ditu, besteak beste:
- MUko liburutegien baterako katalogorako sarrera eta liburutegi horietatik beste katalogo batzuetara sartzeko estekak.
- Ingeniaritzaren munduko informaziorik garrantzitsuenerako sarrera, Engineering Village atariaren bitartez, honako hauetara sar daitekeela: Compendex e Inspect, ISI Web of Knowledge ataria, IZGKren datu-baseak, etab.
- Aldizkari elektronikoetarako sarrera.
- Laburpen elektronikoen alertetarako sarrera; halaber, lankide dituen beste unibertsitate batzuen alerta elektronikoetarako sarrera (Dialnet) eta laburpen elektronikoen iturri handietarakoa (Ingenta…).
- Refworks-erako (erreferentzia bibliografikoen kudeaketarako aplikazioa) sarrera.
Eskaintzen dituen zerbitzuen artean, hona hemen aipagarrienak:
- Informazio bibliografiko espezializatua.
- Liburutegien arteko maileguak.
- Honako mailegu hauek: haririk gabeko sareetara sartzeko komunikazio-txartelak, ordenagailu eramangarriak, bideokamerak eta irudiak erreproduzitzeko, tratatzeko eta editatzeko ekipamenduak.
- Formakuntza-ikastaroak ikasleentzat, irakasleentzat eta ikertzaileentzat, liburutegia eta horrek eskaintzen dituen informazio-baliabideak erabiltzen ikas dezaten.
Ikasleen Zerbitzuko Beste Instalazio Batzuk
Espazio komun batzuk sartzen dira atal horretan. Ez daude ikasleen formakuntza akademikoarekin loturik zuzenean, ez eta ezein irakaskuntza zehatzekin ere, baina ikaslea unibertsitate-campusean integratzen laguntzen dute, baita ikasleen garapen pertsonala ere. Instalazio horietako batzuk:
- Pedro Viteri y Arana ikasle-egoitza nagusia. 280 ikaslerentzako lekua du. Ostatua eta formakuntza osagarria eskaintzen dizkie ikasleei.
- Guztiontzako gelak, kafetegia eta jantokia, zerbitzu horiek behar dituztenentzat (ikasleak, IIP eta AZP).
Unibertsitate-campusean integratutako kirol-instalazioak.