Helburuak eta konpetentziak

Titulazioa Ofiziala

Sentsoreen Analisi eta Kontsumitzaileen Zientzietan Masterra

Iraupena

90 ECTS

2 urte

Campusa

Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)

Plazak

20 plaza

Hizkuntzak

Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK

 

Menderatu

Hartziduraren zientzia eta teknologia menderatzea, gaitasun aurreratuak garatuz eta metodologia zientifikoak erabiliz elikagaietan eta edarietan hartzidura-prozesuak ulertu, optimizatu eta aplikatzeko.

 

Sustatu

Jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea elikagaien industrian, hartzidura-praktika berritzaileak diseinatuz. Mikrobioen biodibertsitatea errespetatzen duten jarduerak, baliabideen erabilera optimizatzen dutenak eta ingurumen-inpaktua murrizten dutenak garatuko dira, merkatu globalaren eskaerei erantzuteko.

 

Gaitu

Ikerketa eta berrikuntza-teknika aurreratuetan gaitzea, ikuspegi zientifikoak, kulturalak eta teknologikoak integratuz. Produktu hartzitu berriak garatzeko, elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko eta industriako garapen-proiektuak gidatzeko gaitasunak emango dira.

 

 

Sortu

Ikuspegi diziplinartekoa eta elkarlanekoa sustatzea, bioteknologian, sukaldaritza-zientzietan, antropologian eta soziologian ezagutza integratzeko gai diren profesionalak prestatuz, elikaduraren arloan soluzio berritzaileak sortzeko.

 

Bultzatu

Hartzidura arloko ezagutzaren transferentzia eta lidergoa bultzatzea, ikerketaren, praktika profesionalaren eta jasangarritasunaren arteko lotura indartuz. Gaitasunak garatuko dira hartzidura-teknikak industrian, akademian eta ekintzailetzan aplikatzeko.

 

 

Master honetan Matrikulatzeko Baldintzak

Graduatua edo lizentziatua izatea honako arlo hauetako batean:

  •   Gastronomia
  •   Giza nutrizioa eta dietetika
  •   Elikagaien zientzia eta teknologia
  •   Biokimika
  •   Biologia
  •   Nekazaritzako elikagaien Ingeniaritza eta Landa Ingurunea
  •   Bioteknologia

Persona

  •   Kimika
  •   Ingurumen zientziak
  •   Antropologia
  •   Soziologia
  •   Enpresen administrazioa eta zuzendaritza
  •   Elikagaien prozesuen eta produktuen berrikuntza

 

Eta baieztapen hauekin identifikatuta sentitzea:

  •   Hartziduraren atzean dauden prozesuak ulertzea eta horiek elikagaietan duten eragina aztertzea atsegin dut.
  •   Zientziak ongi menderatzen ditut, eta produktuak garatzeko aplikatu nahi ditut.
  •   Elikagaien sektorean berrikuntza eta jasangarritasuna interesatzen zaizkit.

Persona

  •   Hartzidurako prozesu eta teknika berriak ikertu eta esperimentatzea motibatzen nau.
  •   Jakinguratsua, behatzailea eta etengabe ikasteko prest dagoen pertsona naiz.
  •   Elikagaien industrian irtenbide jasangarriak eta sortzaileak eskaini nahi ditut.

 

Masterreko Ikasgaiak

  • Elikagai Hartzituen Zientzia eta Teknologia
  • Sukaldaritzako Teknika eta Prozesu Aurreratuak
  • Hartziduraren Antropologia, Soziologia eta Kultura
  • Gastronomiako Ikerketa eta Berrikuntza
  • Master Amaierako Lana (TFM)

Kontsultatu ikasgai guztiak

Masterraren lan-irteerak

  • Elikagaien Industria eta Bioteknologia: Produktu hartzituen garapena eta optimizazioa.
  • Hartzidurako Aholkularitza: Enpresei produktuen berrikuntza eta jasangarritasunean aholkularitza ematea.
  • Ikerketa eta Garapena (I+G): Laborategietan eta zentro teknologikoetan elikagaien berrikuntzako proiektuetan parte hartzea.
  • Gastronomia eta Sukaldaritza: Hartzidura-teknikak erabiliz proposamen gastronomiko berritzaileak sortzea.
  • Hezkuntza eta Prestakuntza: Hartzidurari buruzko tailer eta programa akademikoak diseinatzea eta ematea.
  • Ekintzailetza: Produktu hartzituen eta jasangarritasunean oinarritutako startupak eta proiektu berritzaileak sortzea.

Masterraren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara