Sarrera Profila
Masterra ikasteko baldintzak
Berrikuntza, ekintzailetza eta talde lana interesatzen bazaizu, Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiaren Masterra (MEINN) zure aukerarik onena da. Egiaztatu baieztapen hauek bat datozela zurekin:
Ekintzailetza
Erronkak, negozio berriak sortzea eta egungo arazoei irtenbideak bilatzea gustuko ditut.
Berrikuntza irekia
Berrikuntza eta esperimentaziora irekitako testuinguruetan ikasten dut.
Lidergoa
Bere burua gidatzen duen eta beste pertsona batzuk gidatzeko eta inspiratzeko gaitasuna duen pertsona bat naizela uste dut.
Sormena
Pertsona bitxia naiz, alternatiba eta irtenbide berriak bilatzen ditut beti.
Diziplina anitzeko taldeak
Beste pertsona batzuekin lan egiteko erraztasuna dut, talde ezberdin eta osagarrietan.
Learning by doing
Modu desberdin, praktiko eta aktiboan ikastea gustatzen zait.
"Zure profila hau dela uste duzu? Orduan, Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiaren Masterra (MEINN) zuretzat egina dago. Orain, honako hau hartu behar duzu kontuan:"
Unibertsitate Titulu Ofiziala
Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Unibertsitate Masterreko ikasketak egin ahal izango dituzte baldintza hauetako edozein betetzen duten pertsonek:
- Espainiako unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua osatzen duen beste estatu bateko goi-mailako hezkuntzako erakunde batek emandako titulu bat, esparru horretan masterreko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duena.
- Era berean, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunak sartu ahal izango dira, beren tituluak homologatu beharrik gabe, Unibertsitateak, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen pareko prestakuntza maila egiaztatzen dutela, eta beste herrialde batean lortutako tituluak graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duela, konprobatu ondoren. Bide horretatik sartzeak ez du esan nahi, inola ere, interesdunak duen aurretiazko titulua homologatu daitekeenik; hau, bakarrik aintzat hartuko da masterreko ikasketak egin ahal izateko.
Masterrerako sarbidea:
Berdin dio zure aurreko ikasketa adarra:
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
- Ekonomia
- Enpresen Kudeaketa eta Marketina
- Ingeniaritzak
- Informatika
- Gizarte Zientziak
- Osasun zientziak
- Komunikazioaren zientziak
- Hezkuntza Zientziak
- Kirol Zientziak
- Zientzia esperimentalak
- …
Master honetan zure pasioa egia bihurtu ahal izango duzu.
Gizarte Zientzietan eta Zientzia Juridikoetan sartzen ez diren profilek, aldez aurretik ekonomia eta enpresari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu beharko dituzte, prestakuntza osagarriko modulu baten bidez.
Onarpen irizpideak
Ikasleak onartzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Onartu beharreko pertsonaren espediente akademikoa, masterrean sartzeko gaitasuna ematen dion batez besteko nota kontuan hartuta.
- Curriculum vitae-a, masterrean onartua izateko eskaera gutun batekin batera. Bertan, masterreko edukiekin bat datozen aurretiazko esperientziak eta prestakuntza hori egitera bultzatzen duten arrazoiak zehaztuko dira.
- Elkarrizketa pertsonala aurrez aurre edo online).
- Ingeleseko titulu ofiziala (B2-First Certificate), edo halakorik ezean, hizkuntza badakiela egiaztatzeko proba.
Lehen zehaztutako irizpide bakoitza honako ehuneko hauen arabera haztatuko da:
Hizkuntza eskakizunak
Master titulu hau batez ere gaztelaniaz eta euskaraz emango da. Hala ere, hobe da ondoren zehazten diren hizkuntza-gaitasunak izatea:
Gaztelania ez diren hizkuntza ofizialak dituzten herrialdeetatik datozen ikasleen kasuan, gaztelaniako B2 maila egiaztatu beharko dute.