Lan-irteerak

Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekia - MEINN

Titulazio Ofiziala

Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekia Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelera/Ingelesa/Euskara

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1531762, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Irteera profesionalak

"Proiektu sortzaileak sortzen ditu zerotik"

Mundu aldakor eta ezegonkor batean bizi gara, eta horregatik, ziurgabetasuna kudeatzeko eta irtenbide berritzaile, sortzaile eta desberdinekin erantzuteko profesional prestatuak behar ditugu. Gizarteak ekimen ekintzailea eta aldaketa ekonomiko eta sozialean laguntzeko gogoa duten pertsonak behar ditu. 

Ekintzailetza eta Berrikuntza irekiaren masterra ikasteak, gehien gustatzen zaizun sektorean proiektuak garatu ahal izateko prestatzen zaitu, bai enpresa baten barruan, bai zurea sortuz. Negozio ideia berri bat garatzea erabakitzen baduzu, eratutako enpresa baten barruan zein kanpoan, talde lanaren gakoak ulertuko dituzu berrikuntza irekiaren babespean. 

erakundea

Proiektu ekintzaileen Founder edo Co-Founderra

Bakarrik edo beste ekintzaile batzuekin batera ekingo diozu negozio berriari. Produktu edo zerbitzu berri bat sortuko duzu, benetako premia antzemanda, negozio-eredu bat sortuta, merkatuan sartzeko estrategia diseinatuta, finantzaketa lortuta eta inpaktu hirukoitza kontuan hartuta: iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumena.

enpresa

Negozio berrien garapena

Lehendik dauden enpresen barruan, merkatu aukera berriak identifikatzeaz arduratuko zara, produktu edota zerbitzu berrien merkaturatzea sustatzeko eta optimizatzeko, negozio lerro berriak sortuz

komunikazioa

Berrikuntzaren zuzendaritza / Kudeaketa

Enpresetako berrikuntzaren arloa zuzenduko duzu, baliabide, tresna eta prozedura berritzaile berriak garatuz eta ezarriz, abantaila lehiakor bat sortzeko edo konpainiaren negozio ildoak dibertsifikatzeko. Eginkizun horretan, erakundeko benetako berrikuntza disruptiboa, bere hobekuntza prozesuetatik edo bilakaera naturaletik bereizten jakin beharko duzu

 

nazioartekoa

Taldeen eta erakundeen lidergoa eta kudeaketa

Taldeak gidatu eta kudeatuko dituzu, ikuspegi eta asmo komuna sortuz eta pertsonak lerrokatuz, helburuak lortzea ahalbidetuko duen estrategia bat planifikatzeko gai izan daitezen. Erantzun-sistema azkarragoak eta arinagoak emango dituzu, merkatuan gertatzen diren aldaketa disruptiboak ulertzeko eta horien gainean eragiteko

taldelana

Berrikuntza irekiaren ekosistemak dinamizatzea eta erraztea

Berrikuntza ekosistema baten barruan lan eginez (inkubagailuak edota azeleragailuak), merkatu hegazkor eta konplexuetako berrikuntzaren artearen egoera ezagutuko duzu eta gai izango zara, baliabideak antzemateko eta kudeatzeko, harremanetarako sareak sortu eta zabaltzeko, aukera berriak bilatzeko, etab.

komunikazioa

Proiektu ekintzaileen aholkularitza eta mentorizazioa

Beste ekintzaile batzuei negozio-planak garatzen, finantzaketa lortzen eta merkatu-aukerak identifikatzen lagunduko diezu. Enpresa-garapenaren etapa guztietan emango duzu laguntza, hala nola ekonomia- eta finantza-garapenean, plangintza estrategikoan, marketinean eta proiektuen kudeaketan

 

Ekin edo barne ekin zure gustuko sektorean

Pertsonen beharrak aldatuz doaz, eta produktu edo zerbitzu berriek horiei erantzuten jakin behar dute, negozio eredu eskalagarriak sortu ahal izateko. Bestalde, inguratzen gaituen ingurunean aldaketa positiboa sortzeko, negozio eredu horiek eragin positiboa izateko gai izan behar dute, Eragin Hirukoitza kontuan hartuta

 

Praktikak eta Master Amaierako Lana

Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Masterreko ikasketak amaitzeko, Master Amaierako Lana egin eta aurkeztu beharko duzu:

 

Praktikak eta Master Amaierako Lana

 

eKINTZAILEA
BARNE EKINTZAILEA

 

Unibertsitatea baino gehiago gara