Sarrera profila
Sarrera profila
Masterrean sartu ahal izango dira unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiak eta, oro har, graduondoko ikasketetarako gaitzen dituen unibertsitateko titulu ofiziala duten guztiak, unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak eta Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle izateko, beharrezkoa da lizentziatu-, arkitekto- edo ingeniari- titulua izatea, edota gradu baliokideko titulua izatea. Aldiz, Lanbide Heziketako irakasle teknikoa izateko, nahikoa da diplomatuaren, arkitekto teknikoaren edo ingeniari teknikoaren titulua izatea.
Hala ere, kontuan izan beharko da Hezkuntza Administrazioari (Eusko Jaurlaritzari) dagokiola irakaskuntzako postuetarako beharrezkoak diren titulazioak ezartzea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko abuztuaren 27ko AGINDUA, 2012/09/11ko EHAAn argitaratua).