Helburuak eta konpetentziak

Titulazio ofiziala

DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Urte 1

Campusa

Eskoriatza eta As Fabrik Bilbo

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala (DUALA) edo ONLINE

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044037, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Helburuak eta Konpetentziak

"Modu ofizialean aituko zara irakasle gisa eta prestatuko zara helburuak zehazteko eta eduki berritzaileak diseinatzeko ikasgelan".

Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen ditu irakasle-lanbideak. Abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Aginduak arautzen du irakasle-lanbidea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan. Agindu horren arabera, ikasleek konpetentzia hauek lortu behar dituzte:

Ezagutza eta gaitasun pedagogikoak

Dagokion espezializazioari buruzko gaien curriculum-edukiak ezagutzea.

Ikasgelako interakzio- eta komunikazio-prozesuak ezagutzea.

Irakasleen lanbidearen ezaugarri historikoak eta egungo egoera ezagutzea.

Lanbide Heziketan, kasuan kasuko lanbideen ezagutzaren lanketa.

Ikaste-irakaste prozesua planifikatzea eta garatzea

Ikaste-irakaste prozesua planifikatu, garatu eta ebaluatzea.

Ikastetxe batean ezarriko den curriculuma zehaztea.

Metodologia didaktikoak garatzea eta ezartzea, taldekoak zein pertsonalizatuak.

Ikaste-irakaste prozesua ebaluatzea eta hobetzea

Ikaste-irakaste prozesuak ebaluatzea eta hobetzea.

Ikaste-irakaste prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan parte hartzea.

Ikastetxeetan aplikatzen diren kalitatea hobetzeko prozesuak ezagutzea.

 

Komunikazioa eta orientazioa

Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea.

Familiei informazioa eta aholkuak ematea ikaste-irakaste prozesuari buruz eta seme-alaben orientazio pertsonalari, akademikoari eta profesionalari buruz.

Ikasleen tutoretza- eta orientazio-eginkizunak elkarlanean eta koordinatuta garatzea.

Kudeaketa eta antolaketa

Hezkuntza-sistemaren araudia eta erakunde-antolamendua ezagutzea.

Gizartean bizitzea, erabakiak hartzea eta etorkizun iraunkorra eraikitzea erraztuko duten ikaskuntza-espazioak diseinatzea eta garatzea.

Curriculumaren plangintza kolektiboan eta ikastetxeen kudeaketan parte hartzea.

Konpetentzien garapena

Ikasleen ahalegina sustatzeko estrategiak eskuratzea eta beren kabuz eta besteekin ikasteko gaitasuna sustatzea.

Norberaren autonomia, konfiantza eta ekimena erraztuko duten pentsamendu- eta erabaki-trebetasunak garatzea.

Ikasleen ahalegina sustatzea, eta nork bere kabuz ikasteko gaitasuna sustatzea.

 

Eskolak emateko gaitzen duen masterrerako sarrera profila

 

Masterraren edukiak

  • Eduki komunak.
  • Espezialitate bakoitzeko edukiak.
  • Practicuma.
  • Master Bukaerako Lana.

 

Ikusi masterreko eduki guztiak

Masterraren irteera profesional

  • Irakaslea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH).
  • Irakaslea Batxilergoan.
  • lrakaslea Lanbide Heziketan.
  • Irakaslea Hizkuntza Eskoletan.

Lanerako aukerak

Unibertsitatea baino gehiago gara