Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Gaitasunak
Master honen helburu nagusia da ikasleak datuen analisiaren, zibersegurtasunaren eta/edo garapenaren eta eragiketen esparruan benetako proiektu handiak kudeatzeko eta gauzatzeko prestatzea, ezagutzaren abangoardian teknologia eta tresna eraldatzaileak txertatuz.
Datuen analisia
Adimen Artifizialeko teknikak erabiliz, datuetatik ezagutza ateratzeko gai izango zara, datuen bizi ziklo osoa diseinatuz, inplementatuz eta kudeatuz. Horretarako, datuak hartzetik emaitzak bistaratzeraino lan egingo duzu, aurreprozesamendutik eta algoritmoen aplikaziotik igaroz, eredu egokienak lortzeko. Hurbilketa hori machine learning algoritmo tradizionaletatik abiatuta egingo duzu Deep Learning algoritmoetaraino, Big Data bezalako paradigmak erabiliz.
Zibersegurtasuna
Zibersegurtasuna bere osotasunean kudeatzeko ezagutzak eskuratuko dituzu, bai zerbitzu, sare edo software mailan, bai antolaketa mailan.
DevOps
Ezagutuko duzu enpresa batean softwarearen kalitatea eta cloud azpiegituren erabilera garatzeko, hedatzeko nahiz hobetzeko prozesuen antolaketak eta kudeaketak ematen duen balioa. AWS eta Google Cloud Platform bezalako cloud inguruneetan softwarea garatzeko eta azpiegitura hornitzeko puntako patroi, arkitektura, teknologia eta metodologiekin lan eginez.
Arlo guztiak integratzea
Gai bakoitzeko proiektu espezifikoak garatzeko gaitasuna izango duzu, baina baita horien artean uztartzeko ere. Gai izango zara maila lokalean eta hodeian azpiegitura seguruak hedatzeko eta kudeatzeko, eta bertan gauzatutako zerbitzuek sortutako datuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, modu seguruan.