Ostatua eta garraioa
Ostatua
Pedro Biteri y Arana
Pedro Biteri y Arana Ikastetxe Nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.
Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.
Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.
- Informazioa: Pedro Biteri y Arana Ikastetxe Nagusia
*Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.
Garraioa
Campusetara hurbiltzeko, garraio publiko sare ona dago denon eskura. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.
Garraio publikoaren ordutegiak