Sarrera profila
Sarrera profila
Unibertsitate-tituludunak. Ikerketa bat edo doktorego tesia egiteko asmoa duten pertsonak.
Eraldaketan sakontzean, ez azalean geratzea, helburu duten pertsonak bilatzen ditugu.
Beren orain arteko ibilbidea norabidez aldatzeaz gain, ikaskuntza errazteko esperientzia eta metodologia berriak ikasi nahi dituzten profesionalak, edozein diziplinatakoak.
Kultur eragileak, gizarte-hezitzaileak, irakasleak, haur eta lehen hezkuntzan graduatu berriak.
Enpresetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza-prozesuetan eta ezagutzaren kudeaketan diharduten teknikariak eta arduradunak.
Proiektu berriak sortzeko edo dagoeneko indarrean daudenetan eraldaketa-prozesuak bideratzeko gogoa duten pertsonak.