TOPOGUIDE

TOPOGUIDE

DEKRIPZIOA

Igogailu eta eskailera mekanikoek mundu osoan kontsumitutako energiaren %2 eta %10 artean kontsumitzen dute. Horregatik elebazio sektorearen I+G esfortzuaren zati handi bat energia optimizaziora bideratua dago. Energia barreiatzen duten elementu ezberdinen artean gidatze sistema dago, bertan gidatzen direlarik kabina eta igogailuaren kontrapisua.

Estrategia ezberdinak daude marruskadura koefizientea gutxitzeko, horrek dakarrelarik marruskaduragatik barreiatutako energiaren gutxitze bat eta horrenbestez hobekuntza efizientzia nahiz kontsumoan. Horien artean, gainazal topografiaren moldaketa indarra hartzen ari den estrategia da, frogatu delako metala-metala pare tribologikotan marruskadura koefizientea gutxitu litekeela modu oso nabarmenean. Proiektu honetan gidatze azal testurizatuak ikertu dira (metala-polimeroa parea) laser tekniken bidez; diseinatu, sortu eta probatu direlarik testura patroiak, marruskadura murrizketa esanguratsuak lortzeko tarteak identifikatuz. Emaitzen arrakastak berarekin ekarri du energiaren ikuspuntutik efizienteagoa den gidatze sistema berri baten patentea.

Orona enpresarekin elkarlanean.