Profesionalentzako Prestakuntza berriak
IKASTARO BERRIA Power Hardware in the Loop-i buruzko ikastaro berria jarri dugu martxan, sare elektrikora konektatutako bihurgailuak probatzeko 2025·04·04
Power Hardware-in-the-Loop (Power HIL) plataformek nola funtzionatzen duten sakonki ulertu nahi baduzu eta plataforma horien inplementazio eta erabilera eraginkorrerako funtsezko alderdiak ezagutu nahi badituzu, etor zaitez maiatzaren 29 eta 30ean Arrasaten eskainiko dugun ikastarora.
Bisita Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren bisita jaso dute 2025·03·28
Hau da Mondragon Unibertsitateak Kontseilariaren aldetik jasotzen duen bigarren bisita, erakundea sakon ezagutzeko helburuarekin.
KONGRESUA Mondragon Goi Eskola Politeknikoak GEF2025 kongresua antolatu du Gasteizen 2025·03·26
Hainbat materialek esfortzuen, erabileren, tenperaturen eta tentsioen eraginpean duten portaera aztertzen da ekitaldian, batik bat nekeari eta hausturari dagokienez
Bisita Mondragon Unibertsitateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburuaren bisita jaso du 2025·03·21
Sailburua, Unibertsitate Sailburuodearekin batera egon zen Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatean.
JAURDUNALDIA Mondragon Unibertsitateak Jardunaldi Teknologikoak antolatu ditu euskal enpresen digitalizazioa eta zibersegurtasun industriala hobetzeko 2025·03·20
Profesionalentzako prestakuntza Martxotik maiatzera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan berrikuntza nola bultzatu eta inplementatu irakatsiko du Mondragon Unibertsitateak 2025·03·18
Ikastaroak izango ditu 150 orduko iraupena eta modalitate hibridoan eskainiko da; hala izango ditu online edukiak, aurrez aurreko workshop bat Bilbao AS Fabrik-en eta bi saio sinkrono.
Hitzaldiak Alumni Hitzaldi Zikloa 2025 2025·02·26
Profesionalak 20 urte lidergo eraldatzailea sustatzen: Mondragon Unibertsitateak profesionalekin duen konpromisoa indartzen du 2025·02·04
Gaitasun erlazionaletan oinarritutako lidergo-programak XX.edizioa ospatzen du 2025ean
Sariak Mondragon Unibertsitateak Txinako Katedraren saria jaso du 2025·01·22
Mondragon Unibertsitatea Txinako Katedraren VIII. Sarietan saritu dute, nazioartekotzean eta Txinarekin hezkuntza-lankidetzan egindako lanagatik
Color Management ikastaroa Kolorearen kudeaketa ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, ESCACekin batera 2024·12·17
Ikastaroa doakoa izango da eta otsailaren 4tik apirilaren 8ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals erakundearekin elkarlanean diseinatu da.
Profesionalentzako prestakuntza Adimen artifizialari eta ongizate emozionalari buruzko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·12·02
2025ean eskainiko dira ‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan’ eta ‘Adimen artifiziala hezkuntzan: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara’ mikrokredentzialak. Modalitate erdi-presentzialean egingo dira bi ikastaroak.
XI. Euskarazko Unibertsitate Eztabaida Liga Mondragon Unibertsitateak 2.postua lortu du Euskal Herriko Euskarazko Eztabaida Txapelketan 2024·12·02
Mondragon Unibertsitateko taldea osatu dute Idoia Ibarboure, Maialen Montoya, June Aldamizetxebarria, Unai Lopez , Iraide Martin eta Enara Mateosek.
Adierazpena Mondragon Unibertsitateak elkartasuna adierazi die DANAren biktimei. 2024·11·06
Mondragon Uniebrtsitateak deitoratu egin ditu DANAk hainbat autonomia erkidegotan eta, bereziki, Valentziakoan eragin dituen ondorio mingarriak, DANAren birulentzia larria izan baita bertan.
Hezkuntzaren etorkizuna Bost kontinenteetako hezkuntzako ia ehun aditu bildu dira Bilbao AS Fabriken, hezkuntza-proiektu jasangarriak garatzeko eta finantziazio-aukerak aztertzeko bootcampean 2024·10·29
Mondragon Unibertsitatea eta de Monterreyko Teknologikoko Instituto para el Futuro de la Educación (IFE) erakundea hiru eguneko bootcampa ari dira egiten Bilbon, hezkuntzaren etorkizunari begira mundu-mailan finantza daitezkeen diziplinarteko lankidetza-estrategiak bilatzeko.
Profesionalen prestakuntza Ikaskuntza erraztearekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako ikastaroen eskaintza berria aurkeztu dute Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs laborategiak 2024·10·28
2024-2025 ikasturtean, hezkuntzako profesionalei zuzendutako hainbat ikastaro eta formazio bereziak eskainiko ditugu Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs laborategiak.
Kooperatibismoa Izen-ematea ireki da ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroaren bigarren ediziorako 2024·10·23
‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroak 75 orduko iraupena du, online eskainiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute astebeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian.
Txostena Estatuko Unibertsitateko Dual Formazioari buruzko txostenaren aurkezpena 2024·10·14
Mondragon Unibertsitateak, Bertelsmann Fundazioarekin eta Espainiako Unibertsitateen Gizate Kontseiluen Konferentziarekin batera, Espainiar estatuko Unibertsitateen Dual Formazioaren inguruko txostena aurkeztu du
MBA EXECUTIVE Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak ekitaldi bat antolatu dute MBA Executive masterraren 15. urteurrena ospatzeko 2024·09·27
15 urte hauetan, master honek 300 profesional inguru prestatu ditu, enpresa-ingurunearen erronka berriei erantzuten dieten gaitasunak eta trebetasunak eskuratu dituztenak
Obrak Hobekuntza-obrak Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako eraikinetan 2024·09·24
Aretxabaletako campusean, eraikin berria gehituko diote egungo egoitzari; Eskoriatzan, aldiz, eraikin historikoan egokitzapenak egin dituzte.
Ranking Mondragon Unibertsitatea estatuko lehen unibertsitatea da enplegagarritasuanri dagokionez, %86,9ko tasarekin 2024·05·29
Azterlanak 70 erakunde publiko eta pribatu eta 101 ikasketa eremu aztertzen ditu
MBA Executive Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak amaiera emango diote MBA Executive masterraren XIV. edizioari 2024·05·24
15 urtean 250 lagun baino gehiago igaro dira MBA master horren geletatik
Sariak Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte 2024·05·22
Ainhoa Mugertza Iguaran eta Elene Gisasola Sagardui, IKERLANentzat eta DANOBATentzar egindako proiektuekin izan dira irabazleak
Alumni topaketa Humanitate Enpresa lizentziaturako 4. promozioko ikasle ohiek topaketa egin dute Eskoriatzako campusean 2024·05·20
Bildutako ikasle ohiek orain dela 20 urte bukatu zituzten ikasketak.
Rankina Mondragon Unibertsitatea Ezagutzaren Transferentzia eta Irakaskuntza errendimendu onena duten unibertsitateetako hamar onenen artean CYD rankingaren arabera. 2024·05·17
Era berean, rankingak adierazten du inguruko enpresetan duen errotzeagatik, irakaskuntza praktikorako metodoagatik eta ikasleen mugikortasunagatik nabarmentzen dela unibertsitatea.
Argitalpena Norvegiako demokrazia industriala aztertu du Oier Imaz LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileak nazioarteko beste hiru ikertzailerekin batera 2024·05·13
Johan E. Ravn, Trond Sanne Haga eta Davydd J. Greenwood-ekin batera idatzitako ‘Enpresan parte hartzeko hurbilketa sozio-teknikoa: industria-demokrazia Aker Soluntions-en’ liburua da LANKI Koadernaren 17. zenbakia.
Adierazpena Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean 2024·05·03
Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, bere sumindura eta gaitezespen sentimendu sakona adierazi du, Israel, Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean
IFE txostenaren aurkezpena Mondragon Unibertsitateak eta Monterreyko TECeko IFE Europek ‘Educación Digital en las universidades: una guía de implementación integral’ txostena aurkeztuko dute 2024·05·02
Aurkezpena izango da maiatzaren 16an, online modalitatean. Ekitaldiaren gidaria izango da Miguel Ángel Montoya, IFE Europeko zuzendaria, eta bertan parte hartuko dute, beste batzuen artean, Natividad Cabrera erreportariaren egileak eta Nerea López Salas Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.
Izendapena Xabier Egibar izendatu dute Mondragon Unibertsitateko presidente 2024·04·25
Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez babestu du haren izendapena, gaur, apirilak 25, ospatu den batzarrean.
Kooperatibismoa Mondragon Esperientzia Kooperatiboa gertutik ezagutzeko egonaldia egin dute nazioarteko ikasleek 2024·04·24
Astebeteko murgiltzea egin dute Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko ikasleek eta Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak ikastaroaren lehenengo edizioko partaideek.
Profesionalentzako prestakuntza Hezkuntza erakundeetan aldaketa errazteko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak 2024·04·10
Maiatzetik uztailera luzatuko da ikastaroa eta izango ditu 150 orduko iraupena. Modalitate hibridoan eskainiko da, online saioekin eta aurrez aurreko bi workshopekin.