Perfil de egreso

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa

Iraupena

1.maila 976h

2.maila 888h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362916, type=text, options=[]}

Katalogoa

Egresatuen profila

Hau da Fabrikazio Mekanikoko Ekoizpen Programazioko goi mailako teknikarien profil profesionala:

Konpetentzia teknikoei dagokienez:

  • Mekanizazio, konformazio eta muntaketako lanak planfikatu, prest jarri eta gauzatuko dituzu, bai ESKUKO ekipoetan, bai ekipo AUTOMATIKOETAN.
  • Fabrikazio mekanikoko ekoizpena planifikatu eta kontrolatuko duzu.
  • Fabrikazio mekanikoko produktuen edota prozesuen kalitatea kontrolatuko duzu.

Zeharkako konpetentziei dagokienez

  • Lantaldeetan parte hartuko duzu, eta erabakiak hartuko dituzu, egin beharrekoak zorroztasunez onartuta.
  • Ikasketak garatuko dituzu zure kabuz, aurrerapen teknologikoei eta bezeroen premiei erantzuteko.
  • Ingurunearekin komunikatuko zara, modu eraginkorrean, eta zure eremuari lotutako alderdien gaineko informazioa emango duzu.

Profil profesional horrekin, MGEPeko goi mailako teknikaria zarenez, lanpostu eta lan hauetarako prestatuta egongo zara:

  • Epe laburrera:
    • Fabrikazio mekanikoko teknikaria.
    • Produktuen eta prozesuen kalitateko teknikaria.
    • Makina automatikoen programatzailea.
  • Epe ertainera/luzera:
    • Fabrikazio mekanikoko ekoizpen lerroen arduraduna.
    • Fabrikazioko ekipoetako langileen arduraduna (Taldeburua).
    • Ekoizpenaren programatzailea.

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara