Prezioak, izen emate eta matrikulak
IKASTETXE NAGUSIKO ATE IREKIAK
Ikastetxe Nagusiko izen ematea irekita dago 2024ko azaroaren 4tik 2025ko maiatzaren 16era bitarte.
Informazio orokorra
Bertan, Biteri Ikastetxe Nagusiak datorren ikasturterako dituen prezio, matrikula eta prozesuaren zehaztapenak aurki daitezke.
Kontuan izan behar da kopuru hauek datorren urterako aldaketak izan ditzaketela, beraz, orientabide gisa soilik hartzea gomendatzen da.
- Zenbateko hauek behin-behinekoak dira, 2024ko uztailean ospatuko den MGEPko Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Prezioak (2025-25 ikasturtea)
Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak Kontseilu Errektoreak finkatzen ditu, MGEPeko gainerako ordainketekin batera.
Oharrak:
- Instalazio guztien erabilpena, igerilekura sartzeko baimena eta kurtsoan zehar egiten diren ekintzak prezioaren barne daude.
- Pentsio osoa: Asteko otordu guztiak sartuta daude. Asteburuetan ez dago jangela zerbitzurik, baina ikasleek sukalde bat erabiltzeko baimena eskatu ahal dute. Ikasle atzerritarrek sukaldeen erabileran lehentasuna dute.
- Ostatua bakarrik: Sukalde bat partekatuko dute beste ikasleekin. Zerbitzu hau ikalse atzerritarrentzako edo Ikastetxe Nagusian 2 ikasturte edo gehiago daramatenentzako da. Nahi izanez gero, jangelako bonoak erosi ahal dituzte.
Epe luzeko egonaldiak (kurtso osoa 10 ordainketetan)
Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak kurtso osorako. Matrikula egin bezain laster, kurtso amaieran bueltatuko den 749€-ko berme fondu bat ordaindu beharko da.
OHAR GARRANTZITSUA:
Urte osoko zure plaza 2026ko maiatzaren 16a baino lehen erreserbatzen baduzu %10eko DESKONTUA izango duzu (pentsio osoaren aukerarako bakarrik eta 600€ko aurrerapena ordainduta)
Epe Motzeko Egonaldiak (1-5 Hilabete)
Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak egonaldi laburretarako. Truke-ikasleei edo ikertzaileei zuzendua. Matrikula egitean, 266 €-ko berme-funts bat ordaindu behar da hilabete bateko egonaldietarako, eta 613 €-koa 2-5 hilabeteko egonaldietarako. Funts hori egonaldiaren amaieran itzuliko da.
Beste Tarifak (Egunekoak)
Hauek dira Biteri Ikastetxe Nagusiko prezioak, hilabetetik beherako egonaldietarako. Batez ere, truke-ikasleei edo ikertzaileei zuzenduta dago.
Matrikulazio prozesua
Biteri Ikastetxe Nagusian egonaldia egiteko interesa izanez gero, ondorengo urratsak jarraitu behar dira:
- Izen-ematea
- Galdeketa pertsonala
- Matrikula
Izen ematea
Izen-ematea Ikastetxe Nagusiko aurreikuspenentzako datu eta ondorengo tramitaziotarako kontaktu modu bat da.
Biteri Ikastetxe Nagusiko izen-ematea egiteko ezinbestekoa da Mondragon Unibertsitateko edozein titulazioko izen-ematea eginda edukitzea. Inskripzioa egiterako orduan, Biteri Ikastetxe Nagusian egoile izateko interesik dagoen adierazi behar da.
- Epea: 2024ko azaroaren 4tik 2025ko maiatzaren 16era.
- DESKONTUA: Adierazitako epean urte osorako pentsio osorako izena ematen baduzu, %10eko deskontua aplikatuko dizugu. Jarri harremanetan biteriin@mondragon.edu helbidearekin informazio gehiagorako
Ez du plaza baten erreserba suposatzen. Inskripzio eginda izanak ez du matrikula bermatzen. Dagokion epean matrikula gauzatu beharko da.
Galdeketa pertsonala
Behin izen-ematea egin eta gero, Ikastetxe Nagusiko arduradunak eskaera egiten duten pertsonekin harremanetan jarriko dira e-mail bidez, galdeketa pertsonal bat helaraziz. Ikalseak bete egin beharko luke eta berriz guri bidali.
Matrikula
Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da:
- OHIKO DEIALDIA: irekita egongo da 2025ko ekainetik (GRADU) eta 2025ko uztailetik (MASTER)
- EZ-OHIKO DEIALDIA: Leku hutsak dituzten kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.
Biteri Ikastetxe Nagusiko matrikula titulazio akademikoko matrikularekin batera egiten da online bidez.
Matrikulaziorako baldintzak: Mondragon Unibertsitateko edozein titulaziotan matrikulatuta egotea edota Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eskaintzen dituen Lanbide Heziketako edozein titulaziotan matrikulatuta egotea.
Ikastetxe Nagusian eskaintzen diren plazak baino gehiago eskatuko balira, aurretiko izen-ematea burutu dutenek lehentasuna izango lukete burutu ez dutenen aldean. Plaza guztiak emanda egongo balira itxarote zerrenda batetan egongo lirateke (aurretiko izen-ematea eta matrikulazio daten arabera ordenatuta), eta tokiren bat libre geldituko balitz, telefono bitartez informatuko litzateke.