Sartzeko betekizunak
SARTZEKO BETEKIZUNAK
PLAZA KOPURUA
30 plaza zehaztu dira titulu honetarako.
SARBIDEA
MECES 2 mailako edo antzeko goi-mailako ikasketak (industria-antolamenduko ingeniaritzaren arlokoak) egin dituzten ikasleek parte hartu ahalko dute master honetan. Nolanahi ere, jarraian adierazten diren irizpideak bete beharko dituzte, eta egiaztatzen duten tituluak ahalmena eman behar die titulua igorri den herrialdean graduondoko ikasketak egiteko.
Aldez aurretik eskuratutako prestakuntzaren arabera, sarbidea zuzena izan daiteke edo prestakuntza osagarria eginda.
ZUZENA
Master honetara prestakuntza osagarririk gabe sartu ahal izango dira aldez aurretik honako ikasketa hauek edo antzekoak egin dituzten ikasleak:
- Industria Antolakuntzan graduatuak
PRESTAKUNTZA OSAGARRIEKIN
Gainerako graduen kasuan, honako konpetentzia hauek osatu izana justifikatu beharko dute:
- KONP1: Prozesuak eta produktuak identifikatzea, neurtzea, aztertzea eta hobetzea, zero akats lortzen direla bermatzeko.
- KONP2:Produkzio edo zerbitzu enpresa baten xahutzeak identifikatzea, aztertzea eta minimizatzea, eta eraginkortasun-maila handitzeko beharrezkoak diren ekintzak definitzea.
- KONP3:Produkzioaren plangintza optimoa definitzea, produktuaren, prozesuaren eta merkatuaren ezaugarriekin bat datorrena.
- KONP4:Hornidura- atearen funtsezko parametroak identifikatzea eta produktuak hornitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko prozesu eraginkorrak diseinatzea, bai esparru nazionalean, bai nazioartekoan.
- Atzerriko goi mailako tituluren bat duten ikasleak sartu ahal izango dira, baldin eta titulua Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko goi mailako hezkuntzako erakunderen batek emandakoa bada eta titulua eman duen herrialdean Masterreko ikasketak egitea ahalbidetzen badu. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko prestakuntza osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko ataletan aipatutakoekin zenbateraino parekagarrian diren kontuan hartuta.
- Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrutik kanpokoak diren hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik gabe, baldin eta Unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horiek Espainiako unibertsitate titulu ofizialei dagokien pareko prestakuntza maila dutela eta titulua eman duen herrialdean graduatu ondoko ikasketak egitea ahalbidetzen dutela. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko prestakuntza osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko ataletan aipatutakoekin zenbateraino parekagarrian diren kontuan hartuta.
ONARPENA
Ikasleen onarpenaz arduratzen den organoa Mondragon Unibertsitateko MGEPeko Batzorde akademikoa da.
Sartzeko baldintzak betetakoan, ikaslearen ikasketa-espedientearen arabera onartuko dira ikasleak.
Ikasleei ingeleseko B2 maila (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratukoa: ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa) edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartuak izateko, ikasleek jarraipena eta ikaskuntza ziurtatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko maila nahikoa dutela bermatzeko. Gainera, gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak dituzten herrialdeetako ikasle atzerritarrei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.