Politika-adierazpena

Erasmus Politika-adierazpena

Mondragon Unibertsitatea Espainiako zazpigarren industria-taldea den Mondragon Korporazioaren barruko kooperatiba-unibertsitatea da. 264 enpresak eta erakundek eta 81.000 langilek baino gehiagok osatzen dute korporazioa, eta 30 herrialdetan ditu ekoizpen-unitateak. Bokazio gizatiar argia du eta konprometituta dago gure ingurunearekin, gure gizartearekin eta gure garaiarekin. Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko dimentsioa bultzatzea da 2017-2020 aldirako gure Plan Estrategikoan identifikatutako erronka estrategikoetako bat. Hauek dira helburu estrategikoak:

  • Ikasleen eta langileen mugikortasuna eta unibertsitate, zentro teknologiko eta erakundeekiko lankidetza sustatzea eta hobetzea.
  • Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko eskaintzaren posizionamendua indartzea.

Erasmus Programan parte hartzen jarraitzeak Mondragon Unibertsitatearen nazioartekotze-estrategian zehaztutako helburu hauek lortzen lagunduko du:

  • Gero eta mundu globalagoan, gradu, master eta doktoregoko gure ikasle eta langileen hizkuntza- eta kultura-aniztasuneko gaitasunak hobetzea beren hezkuntza-esperientziaren parte gisa, ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatuz. Sartu eta ateratzen diren ikasle eta langileen nazioarteko mugikortasunaren esperientzia sustatzen eta hobetzen jarraitzea da helburua.
  • Unibertsitatearen lehiakortasun- eta berrikuntza-maila hobetzea, beste unibertsitate, zentro teknologiko eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatuz.

Zehatzago esanda, parte-hartzeak honetan lagunduko du:

  1. Gaitasunen desorekei aurre egiten eta gaitasunen garapenean bikaintasuna sustatzen
  2. Goi-mailako hezkuntza-sistema inklusibo eta konektatuak eraikitzen
  3. Goi-mailako hezkuntza-erakundeek berrikuntzari laguntzen diotela ziurtatzen
  4. Goi-mailako hezkuntza-sistema eraginkorrak eta efizienteak babesten

pdf

HUHEZI

pdf

Goi Eskola Politeknikoa

 

pdf

Enpresagintza

pdf

Mondragon Unibertsitatea