Galarretako Campusa
Galarretako Campusa
Galarretako EKO Campusa Hernanin dago. Campusa berrikuntza-ekosistema bat da, eta bertan, ezagutzak (Mondragon Unibertsitatea), enpresak (Orona) eta ikerketak (Ikerlan) lankidetzan dihardute berrikuntzarako sinergia-sare bat sortzeko. Goi Eskola Politeknikoak, teknologia eta ingurumena bateratuz, campus honetan duen eskaintzarekin etorkizun jasangarriago bat lortu nahi du.
Campus honetan eskaintzen da:
- Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza (Green Manufakturing) Gradua
- Energiaren Ingeniaritza
- Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzan Masterra
- Industria Ingeniaritzan Masterra
- Energia Sistema Adimendunen Masterra
Nabarmentzen dugu
Donostia, Hernanitik 10 minutura, Bizkaiko Golkoko kostaldean dago, Frantziarekiko mugatik 20 km-ra. 200.000 biztanle inguru ditu eta bere metropoli-eremuan 400.000 baino gehiago.
Hiri handi honek galdu ezin dituzun hiru hondartza ditu: Kontxako hondartza, Ondarretako hondartza eta Zurriolako hondartza. Surflari guztientzako leku aproposa.
Donostiako Parte Zaharrean sartzeak, Donostiako benetako gizarte-zentroa ezagutuko duzula esan nahi du, bertako kale harritsuak eta pintxoz beteriko tabernak. Adibidez, abuztuaren 31 bezalako kalea, 1813ko sutearen oroigarri.
Haizearen Orrazia haitzak astinduz itsasoa eta haizea neurrigabe borrokatzen diren lekua da. Nahitaezko beste geldialdi bat dau, 9 tona baino gehiagoko altzairuzko hiru eskulturak hiria amaitzen den eta itsasoa hasten den lekuan daude.
EU4DUAL EU4Dual-ek, Ikasketa Dualen Europako Unibertsitateak, dagoeneko ireki du bere Urteko Konferentziarako izen-ematea
Adierazpena Mondragon Unibertsitateak elkartasuna adierazi die DANAren biktimei.
Hezkuntzaren etorkizuna Bost kontinenteetako hezkuntzako ia ehun aditu bildu dira Bilbao AS Fabriken, hezkuntza-proiektu jasangarriak garatzeko eta finantziazio-aukerak aztertzeko bootcampean
Galarreta Campusa (Orona Ideo)
Fundazioa Eraikina
Jauregi Bailara, s/n
20120 Hernani, Gipuzkoa
T. +34 943 79 47 00 | F. +34 943 791 536