Oñatiko Campusa
Oñatiko Campusa
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea unibertsitate ibildide luzea duen herrian kokatuta dago. Hain zuzen ere, 1540. urtean sortutako "Universitas Sancti Spiritus" unibertsitatearen ondoan aurkitzen da. "Universitas Sancti Spiritus", Espainiako lehenengo unibertsitateen artean aurkitzen da. Campus honetako ekosistema enpresa administrazio eta kudeaketako eta ekintzailetasuneko ikasleek eta beraiek sortutako Startup-ek osatzen dute.
Campus honek eskaintzen du:
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (myGADE) Gradua.
- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza LEINN Gradua
- Kontabilitate eta Finantza Zuzendarita Masterra
- Pertsonen Talentuan Kudeaketa Estrategikoan Masterra
- Erakundeen Nazioartekotze Masterra
Nabarmentzen Dugu
Debagoiena Gipuzkoako eskualde bat da, Bizkaia eta Arabarekin muga egiten duena eta 60.000 biztanle baino gehiago dituena.
Debagoiena kooperatibismoaren sorlekua da. Mondragon korporazioaren bertan dago, EAEko lehen korporazioa eta Espainiako zazpigarrena da (81 enpresa eta 70.000 langile baino gehiago).
Debagoieneko campusak hiru euskal hiriburuetatik gertu daude, ordubete baino gutxiagora: Bilbo, Donostia eta Gasteiz.
Mendizaleentzat eta txirrindularientzat, hainbat ibilbide eta bisita egin ahal izateko aukera dago eskualdeko gailurretan, hala nola Udalaitz, Anboto, Kurtzebarri, Aloña...
Adierazpena Mondragon Unibertsitateak elkartasuna adierazi die DANAren biktimei.
Hezkuntzaren etorkizuna Bost kontinenteetako hezkuntzako ia ehun aditu bildu dira Bilbao AS Fabriken, hezkuntza-proiektu jasangarriak garatzeko eta finantziazio-aukerak aztertzeko bootcampean
JASANGARRITASUN FORMAKUNTZA TEKNIKOA Brasilgo Paraíba Estatuko irakasleak Mondragon Unibertsitatean formatuko dira jasangarritasunean eta lanbide heziketa teknikoan